Etorkinen integrazinoa: derrigor egin beharreko beharra

Bizkaie! 2003-08-01 00:00   eretxia
Batek baino gehiagok esan izan dau: herri pobreek garapen ekonomikoa ezagutu ezkero akabo pobrezia. Egia biribila da hau. Gure burua zuritzen gabilz behin baino gehiagotan alkartasunaren ganean berbaz. Baina ez ete da hoba izango lanpostu jakin eta zehatzak etorkinei artez-artez eskaintzea? Ez ete da hoba izango gizakioi zor jakuzan baldintza duinak eskura jartzea? Ez ete da hoba gaur kainaberak eskaini arrainak gaur bihar eta etzi emon barik? Iñaki Atxutegi

Nepal (II): alperreko heriotza baten kronikea

Bizkaie! 2003-07-15 00:00   Bidaide
Beste kasu bat Azken sugarra amatau arte zain egongo da aita gero semearen errautsak errekara bota eta berraragipen prozesuari hasierea emoteko; guk geuk egur-meta sugarretan itxi eta herrirako bidea hartu dogu. Erretako okelearen hatsa desagertzen doa bidean gora goazen bitartean eta zur eta lur geratzen gara geugaz datozen hildakoaren senitartekoek garbitzeko edo purifiketako asmoz arpegia garbitzeko esaten deuskuenean. Hauxe da Nepalgo deklarau bako gerra zibilean bizia galdu daben 7300 lagun baino gehiagoren amaierearen historia. Bidebako sistema politiko baten burubakokeriak eta ...

Cantharellus pastela

Bizkaie! 2003-07-15 00:00   Jan edanak
Zelan egin: Lehenengo eta behin, cantharellus-ak garbitu eta preparau behar dira. Horretarako, eskuekaz garbitzen doguzan bitartean, besteak beste, orri eta lur garauak kenduz, urez betetako kazola bat jarriko dogu surtan irakiten. Behin perretxikoak garbi-garbi daukaguzanean, uretan eskalfauko doguz minutu batez irakinda eta gero uretatik atereaz. Prozesu hau oso garrantzitsua da, izan be, perretxikoari barruan dauen ura atarateko egiten da; ganera, cantharellus-aren ura oso usain gogorrekoa da eta prozesu honegaz usain hori kenduko deutsagu. Cantharellus-ak prest dagozanean, pastela egitea baino ez ...

Uda sasoian be euskeraz

Bizkaie! 2003-07-15 00:00   Euskerea berbagai
1500 ikasle Ikastolen Alkartearen udako hizkuntza eskaintzetan Euskal Herri osoko 1500 ume eta gazte inguruk hartuko dau parte BIEk aurtengo udarako preparau dauen hizkuntza eskaintza oparoan. Ikasleentzako oinarrizkoa dan planteamentu eleanitzagaz ikastolek erakutsi daben konpromisoa berretsiz, aurtengo udako hizkuntza eskaintzak hiru proiektu ditu oinarri: 'Enjoy English', 5 eta 12 urte bitarteko ume eta gaztetxoei zuzendutako igeleserako ikastaro berezia. Bestalde, 'Ingeles Udalekuak' 10 eta 16 urte bitarteko nerabeentzat pentsauta dagoz. Aurtengo Ingeles Udalekuetan Euskal Herriko eta Errioxako 536 gaztetxu parte hartzen ...

Gipuzkoako Bertsolari txapelketea 2003

Bizkaie! 2003-07-15 00:00   Bertsolaritzea
Informazino gehiago, irailean Elkarteak irailean beste prentsaurreko bat emongo dau eta han azalduko ditu Gipuzkoako Txapelketan parte hartuko dabenen izenak, taldeak, ariketak eta ganerako xehetasun guztiak. SAIOAK NOIZ ETA NON: LEHEN FASEA: Irailaren 26tik urriaren 12ra bitarteko asteburuetan egingo dira saioak. FINAL-LAURENAK: - Urriak 25: OÑATI - Urriak 26: ORDIZIA - Zemendiak 1: HERNANI - Zemendiak 2: ZUMAIA - Zemendiak 9: ANDOAIN FINALERDIAK: - Zemendiak 16: ESKORIATZA - Zemendiak 23: ZARAUTZ - Zemendiak 30: TOLOSA FINALA: - Abenduak 14: IRUN

'Alkarregaz heldu', Ibilaldia 2004

Bizkaie! 2003-07-15 00:00   Kulturea
Ibilaldia 2004 'Alkarregaz heldu' lemapean 'Alkarregaz', 'Alkarrekin', 'taldean', 'besteakaz batera' ibiltea ikastolen ezaugarrietako bat dalako; partaidetzea eta alkarlana ezaugarrietako bat da, hezkuntza proiektuko ardatzetako bat, izan be, ikastolen taldeko partaide gara. Proiektu komun batean gabilz beharrean eta gure ekarpena egiten deutsagu gizarteari hezkuntzea, euskerea eta euskal kulturea buztartuz. Ikastolen ekarpena oraindino beharrezkoa da gure gizartean baina, era berean, Ikastola bakotxeko hezkuntza komunidadearen parte be bagara; ikasleak, gurasoak, langileak eta laguntzaileak osotzen dogu komunidade hori eta alkarlana da gure identidadearen adierazgarrietako ...

Munduko ardaoak (Bordelen, Vinexpo 2003)

Bizkaie! 2003-07-15 00:00   Jan edanak
Ardaoa munduan zehar Gero eta herrialde gehiagotan egiten dira ardaoak baina mahatsondoa landatzeko, ezinbestekoa da ezaugarri batzuk gordetea. Ezaugarri nagusia klimea da eta horren barruan, tenperaturea eragin handikoa da. Vitis generoko mahatsondo gehienak lurralde epeletan dagoz, ez jakezalako muturreko tenperaturak gustetan, ez hotzak ezta beroegiak be. Bero moderatuagaz dagoz gustora. Udan, batez beste, 25º C izaten dituen lekuetan mahatsondo-landaketea oso eskasa da; era berean, euriteak edo siketeak be zeregin garrantzitsua dabe. Urtean 200 mm. euri baino gitxiago daben lurraldeak mahatsondoa ...

Internauten seguridadea (I)

Bizkaie! 2003-07-15 00:00   sarean
Victor Domingo, Internauten Elkarteko presidentearen esanetan, “Internet sarean seguridadea posible da eta konfidantza arazoa da”. Esaldi hau ardatz moduan hartuta, Laugarren Kanpaina preparau dabe eta bertan Sarean nabegetan dogunon artean konfidantzea sendotzeko edo, produktu barri batzuen ganeko informazinoa emoten jaku. Internautak berak seguridade neurri batzuk hartu behar ditu bere nabegazinoa segurua izan daiten eta, era horretara, etorri litxakiozan arazoak neurri batean baztertuteko. Victor Domingoren berbetan, etxetik urtetan dogunean atea zarratzen dogun moduan, holan jokatu beharko geunke Inteneten be. Kanpaina honetan ...

Ingalaterrako lesbiana bikote bat semearen zain dago Internet Sareari esker

Bizkaie! 2003-07-15 00:00   sarean
2. – Eskola eta liburutegietako Internetera konekzino murriztua AEBko legeria betez, eskola eta liburutegietako ordenagailuetan murrizketea dago, batez be, Interneteko helbide zehatz batzuetara sartzeko orduan. Pornografia da, jakina, legeria horren helburu nagusia eta gazte eta gaztetxoei orrialde horreetara sartzeko bidea zarratzeko asmoagaz eginda dago. Ondorioak, barriz, ez dira hain argiak izan: gay, lesbiana, kondoia, sexu segurua edo antzerako berbak topau gura izan ezkero, leku horreetako ordenagailuetan, instalauta daben programa martxan jarten da eta ez dago sartzeko modurik. Hau da, sarritan, osasunaren ...

Musikea sarean

Bizkaie! 2003-07-15 00:00   Musikea
Dinogun lez, azaltzen jakuzan aukerak ugari dira, musika kanal asko dagoz eta mundu osoko bazterretatik datozen abestiak entzun daitekez. Horrezaz ganera, musika estilo zehatzagoetan sartu gura izan ezkero, diru kopuru baten truke mundu magikoan sartuko gara. Web bete-betea da, musikearen inguruko zehaztapen guztiekaz eta, ganera, loturen bidez, beste talde edo artisten web orrietara edo musika informazioa eskaintzen daben datu baseetara salto egiteko aukerea emoten jaku. Esandako moduan, udarako freskagarri lez eta derrigor ordenagailuaren aurrean orduak emon behar doguzanontzat aukera parebakoa ...

Gonzalo J. Auza: 'euskal jatorrikoak 3 miloe eta erdi inguru gara Argentinan'

Bizkaie! 2003-07-15 00:00   Euskaldunak munduan
5. Argentinako Euskal Etxeen Federazinoaren (FEVA) barruan dago 1983an jaiotako Juan de Garay Fundazinoa. Zeintzuk dira zuen egitekoak eta lan jarduerak? Fundazinoa Euskal Etxeen jarduerea osotzeko asmoagaz sortu zan. Gizarte gaiak, dantzak, gastronomia, aisialdia eta beste arlo batzuen osogarri, ikuspegi akademikoan, ikerketan, euskal kulturearen zabalkundean sakontzea zan asmoa. Azken urteotan, ikerketa genealogikoak, historikoak egin doguz eta dibulgazinoaren arloan, berbaldiak emoten eta Interneten eduki asko sartzen gabilz, beti be, etorkizunean euskal kulturea zabaltzeko asmoagaz. 6. 'Los Vascos en la Argentina' genealogia ...

Katharine Hepburn handia hil da, 96 urte zituala

Bizkaie! 2003-07-15 00:00   Zinemea
'Tsarina' Hepburn-en lankide batzuek inbidia eta sarkasmoaren ukutu batzuekaz zabaldutako Tsarina ezizena karrerearen hasikeratik jatorko; izan be, 1928an Baltimore-n eszenatoki ganeko lehengo lana eskuratu eban, Tsarina izeneko antzezlanean. Oso izakera gogorrekoa izanda, Hollywood-en miretsi bai, baina zuzendari batzuk beraren bildur zirala aitatzen izan da beti. Lau Oscarrak eta hamabi sari-proposamenak beste inork bardindu ez dauen marka bat dira. Egia esan, ganerako aktoresak hurreratu be ez dira egin maila horretara. Andrazko altu, bizkor eta seguru honen subertea 25 urtean lotu jakon ...

Jesus Insausti 'Uzturre': abertzale baten burrukea

Bizkaie! 2003-07-15 00:00   Antxinakoak Geurera
Gerrea irabazterik ez egoan eta gudariak atzeraka joan ziran Kantabriako Santoñako portura arte, handik gero Iparralderantz edo Kataluiniarantz joateko asmoz. Italiarrakaz tratua egin baina honeek ez eben bete eta, azkenean, gudari gehienak Santoñako kartzelan sartu zituen. Gauzak larri egon arren, oraindino larriago jarri ziran, italiarrak euren lekua frankistei itxi eutsenean. Uzturreri hamabi urteko zigorra ezarri eutsien. Gero Kadizeko Puerto de Santa Mariara eroan eben eta handik Sevillara, 1941ean libre itxi eben arte. Orduan Bilbo aldera joatea erabagi eban. 1943an barriro ...

The Hulk

Bizkaie! 2003-07-15 00:00   Zinemea
Duda izpirik be ez dago komikia Hollywood-ek erabilten dauen baliabiderik handienetariko bat dana merkatuan arrakasta entzutetsuak jadesteko. Dana dala, laurogeita hamarreko hamarkadan holako egokitzapen lanak egiten hasi ziranetik, ez da bape ohikoa izan The Hulk filmak baturiko antzezle prestigiotsuen moduko aktore zerrendarik ikustea. Aktoreen izena gorabehera, Bat-manen dotorezia, Dick Tracyren purismo eta Spider-manen egokitasunaren ostean, film honek ezin euskun aparteko ezustekorik opetsi. Dana dala, ez genduan ezelan be itxaroten hain txarto orekaturiko film gatxa. Protagonistearen tristezia, min eta trauman larregi ...

Arraina eta itsaskiak (II)

Bizkaie! 2003-07-15 00:00   Jan edanak
Gomendioa Itsaskia noizbehinka bakarrik jaten dan elikagaia dala edo izan beharko litzatekela kontuan hartuta, gomendioa arrainaren inguruan egiten da: oro har, okelea baino arrain gehiago jan beharko geunke, astean 4-7 bider bitartean eta horreetatik 1-3 bider astean arrain urdina. Ez ahaztu peska azulek koipe onuragarria dauen arren, eguneroko koipe kopuruaren osotasuna kontuan izan behar dala eta eguneko koipeak ez leukela gure energiaren % 30-35 baino gehiago izan behar. Oriotan konserbau dan edozein elikagaik orio horren proportzino bat absorbidu egiten dauela jakitea ...

Askatasun egarria barriro zabaltzen

Bizkaie! 2003-07-15 00:00   eretxia
Errez baino errezago sartu eta saltzen dan ideia barruratu dabe popularrek, hau da, ez dago arazo politikoak politikoki konpontzerik. Are gehiago, ez dago arazo politikorik. Gizartean sufritzen doguzan arazoen zergaitia seguridadearen faltan topetan dogu. Beraz, seguridadea indartu behar da. Azken finean, seguridadearen atxakian askatasunen murrizketea apliketan da. Ideia hau Espainako Estaduan lez beste hainbat lekutan be zabaldu izan da. Holako sinplekeriak zabaltzeko gizarte akritikoa behar izaten da. Horretarako komunikabideek ezinbesteko papera jokatzen dabe. Pentsetan ixten ez deuskun entretenimentu antzua, desinformazinoa ...

Tiramisua

Bizkaie! 2003-07-01 00:00   Jan edanak
Zelan egin: Maskarpone moussa egiteko, arrautza, azukrea eta gaztaia nahastauko doguz. Guztia ondo nahastea oso garrantzitsua da. Beste alde batetik, esnearen bitsa montetan hasiko gara baina prozesua ez da amaitu behar, hau da, ia-ia montauta itxi beharko dogu. Hortik aurrera, nahastau egingo doguz bi osogaiak eta, kasu honetan, kontu handiz eta geldiro-geldiro irabiagailua erabiliko dogu, azpitik gora nahastuz. Jarraian, hozkailura sartuko dogu moussa erabili arte. Tiramisua preparetako sobaoak erditik ebagitea da onena eta moldean, sobao kapa bat ipintea. Pintzel bat ...

Mendebala: Galizia, Asturias, Kantabria, Gaskonia eta Euskal Herriko kultur adierazpenen bategitea

Bizkaie! 2003-07-01 00:00   Musikea
Mendebala Jaialdiaren eskaintza nagusia musikea izango da baina ez bakarra. Egitarauan bariku eta zapatu gauetako kontzertuak izan daitekez erakargarrienak: garagarrilaren 4an, barikuan gaueko 22:30etatik aurrera: SALTABARDALES (Kantabria), GADALZEN (Gaskonia), TAPIA ETA LETURIA (Euskal Herria) eta DIXEBRA (Asturias) taldeak izango dira Sopuertan, Santa Ana zelaietan; garagarrilaren 5ean, zapatuan bigarren gau musikala: TEJEDOR (Asturias), LUAR NA LUBRE, XOXE MANUEL BUDIÑO (Galizia) eta BRIGANTHYA (Euskal Herria) taldeakaz Santa Ana zelaietan. Dana dala, bestelako ekitaldi batzuk be egongo dira, besteak beste, gaita eta ...

Bilbao Tropikal 2003: Maria Creuza, Faudel, Bouhia, Los de Abajo, El Combo Linga, African Simba, Earl16 eta Basque Dub Foundation

Bizkaie! 2003-07-01 00:00   Musikea
Aurten, Jaialdiko egun bakotxak erritmo zehatzak izango ditu ezaugarri: lehenengo egunean, hau da, garagarrilaren 10ean, eguenean Brasileko Bossa Nova erritmoakaz gozetako aukerea emongo deusku Maria Creuzak; hurrengo egunean, barikuan Rai musikearen txandea izango da eta antolatzaileek pare bat talde kontratau dabez: 'Faudel' frantziar-argeliar abeslaria, rap eta funk doinuak eta bestelako erritmo batzuk buztartzen dituana eta 'Bouhia' bertoko taldea, Euskal Herriko eta Afrika iparraldeko kideez osotutako taldea hain zuzen be. Garagarrilaren 12an erritmo latinoak jorratzen dabezan beste talde bi izango dira ...