Burkinia, andra musulmanentzako bikinia

Bizkaie! 2007-01-18 01:00

Aheda Zanetti diseinatzaile australiarrak ‘burkini’ izeneko bainu-jantzia diseinau dau andra musulmanen ‘burka’ jantzian oinarrituta. Lehenengoz, Sidneyko hondartza bateko Mecca Laalaa sorosleak jantzi dau.

Gorputza goitik behera tapetan dau eta hankak, eskuak eta arpegia bakarrik ixten ditu agirian.

Diseinatzailearen esanetan, eguzki-izpiei aurre egiteko jantzi bikaina da eta, ganera, ‘burkea janzten daben andra musulmanek bainua hartzeko aukera parebakoa daukie burkiniagaz’.

Jantzia Sidneyko kultur aniztasunaren adierazle dala zehaztu dau Zanettik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu