Mendeetako tradizinoa, alkartasun hari barriakaz josia

Jose Mari Kortazar 2007-01-18 01:00
San Anton eguneko enkantea Garain

Ertarotik dator tradizinoa. San Anton Abad eguna zala-eta, Garaiko nekazari eta baserritarrek euren ortu eta soloetako produktuak ekarten ebezan San Joan Ebanjelistearen Eleizara, lehenengo bedeinkatu, eta gero euren artean erremate edo enkantean saltzeko. Ataraten zan dirua eleizako gastuetarako zan.

Ertarotik dator tradizinoa. San Anton Abad eguna zala-eta, Garaiko nekazari eta baserritarrek euren ortu eta soloetako produktuak ekarten ebezan San Joan Ebanjelistearen Eleizara, lehenengo bedeinkatu, eta gero euren artean erremate edo enkantean saltzeko. Ataraten zan dirua eleizako gastuetarako zan.

Ohitura hau ez zan Garaikoa bakarrik. Julian Zelaietak kontetan deuskunez, berak gauza bera ezagutu eban Gereako bere parrokian, baina gerrateagaz galdu ei zan. Antzeko zeozer pasau zan Oiz inguruetako parrokietan. Garaikoa da bizirik dirauena.

Arrautzak, txorizoak, pastelak, ogia, txakolina, esnea, oilaskoa eta oilandea... danatarik egon dan bedeinkatzeko mezatan. Meza ostean, eleizpean, Lazaro Milikuak gidatuta eta Maku Negugogor idazkari lanetan, hor hasi da enkantea. Aurten giroezin hobeaz, eguzkia lagun, ordu bete inguruko enkantea egin da. Euroak gora eta euroak behera.

Felix Arestik kontau deuskunez, Pastoral Kontseiluko kidea bera, aurten inoiz baino diru gehiago batu da: 782 euro. Garaik 200 lagun dituala kontuan hartuta, ez da kopuru txikia. ‘Azken urteotan, parrokian berba egin eta holan erabagi genduan’ azaldu deusku Felixek, batutako dirua pobreen alde bideratzea pentsau genduan. Inoiz Asian tsunamiak kaltetuen alde bideratu dogu; aurten Palenqueko misiolarien alde, bertako Arto Biltegiaren alde, nekazari kooperatibea indartzeko’.


Zorionak beraz, Garaitarrai, tradizinoak zaintzearren, eta zorionak asmo barriakaz alkartasun kutsu hori emotearren enkanteari.

Palenqueko arto biltegiaz informazino gehiago: www.palenque.tk

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu