Konfidantzea eta esperientziaren ganean
2004-05-14 00:00 eretxia
Laurogeigarren hamarkadearen hasikerea, 1983. urtea zan. Hilabete batzuk lehenago Miterrand sozialistea Frantziako gobernura ailegau zan. Politika sozialista peto-petoa egin eban faraoi frantsesak eta Estadu espainiarrean nor eta Boyer ibili zan Rumasa famatuagaz nahastauta.
Historia oso ezaguna da. Gobernu sozialisteak Rumasa desjaubetu egin eban. Beste modu baten esanda, Ruiz Mateos familiari bere enpresak kendu egin eutsozan. Gero, hamaikatxu pasadizu eta antzerki ugari. Nork ez dau entzun "ketepegoletxe" famatua? Edo, zelan ahaztu Superman mozorro horreek? Gero etorri zan etorri zana: "pelotazoak", korrupzinoa ...
Giant Sand taldeko Howe Gelb Bilbon
2004-05-14 00:00 Musikea
Howe Gelb kantariak folk eta country doinuetan bere aportazino personala egin izan dau beti, batez be, estilo honeei jagoken formak errespetatuz baina beti be esperimentazinoari bidea edegiaz. Giant Sand taldea 1982. urtean sortu zan eta bere lehen formazinoa Howe Gelb-ek (abeslari, kitarra eta pianoa), Scott Gerber-ek (baxua eta armonika) eta Tom Larkins-ek (bateria) osotzen eben. Bertatik hainbat musikari pasatu dira, eta gaur egun taldea Howe Gelb berak eta Calexico taldeko buruek, Joey Burns-ek eta John Covertinok osotzen dabe eta datorren ...
Google-en korreo zerbitzu barria: Gmail
2004-05-14 00:00 sarean
Gmail honek estadu mailan ez eze, europar eta amerikar konsumitzaile alkarteen kritikak be jaso ditu.
Gmail honen barria apirilaren 1ean zabaldu zan eta hasieran bromatzat hartu eben askok baina daborduko enpresako bozeramaleek baieztu egin dabe (apiralaren lehenengo eguna gure Inuzenteen Egunaren antzerakoa da Britainia Haundian eta Estadu Batuetan). Google-en broma honakoa izan da: ilargian Copernicus izeneko teknologia garapen zentru barria 2007garreneko urtean prest egongo dala (http://www.google.com/jobs/lunar_job.html)
Kontuak kontu, Internet-eko bilatzaileen artean burruka bizia dago ...
Enkanteak Internet-en bitartez: umeak eta kamisetak
2004-05-14 00:00 sarean
Beste alde batetik, honako istorioa be nahiko txirenea da: Inglaterrako Manchester United futbol taldeak (http://www.manutd.com) bere futbolariei agindu bat emon deutsie: galazota dago kamisetatan autografoak sinatzea. Eta hau zergaitik ? Ba sinatutako kamiseta horreek gero Internet-en salgai agertzen diralako eta lortutako diru horretatik futbol taldeak txakur txikirik be ikusten ez daualako. Klubeko bozeroaileen esanetan, kamiseten salmenta hau antolatuta dago, gaztetxuei dirua emon taldearen entrenamentuetara joan daitezen eta han jokalarien autografoak lortu dagiezan, gero sinatutako kamisetak Internet-eko enkante web ...
Microsoft-en hurrengo sistema operatibo barria: Longhorn
2004-05-14 00:00 sarean
Dana dalakoan, sistema operatibo barri hau (“Longhorn” izenagaz ezagutua dana) 2006rako prest egongo dala esan dabe Bill Gates-en enpresakoek. Sistema honek fitxategiak gordetako era barriak eskainiko deuskuz, grafiko barriak eta zelan ez segurtasun gehiago. Seguridadea izan da Microsoft enpresaren ardura nagusienetarikoa eta, horren harian,Microsoft XP bersinoak izan dauzan arazoak dirala eta, aurton be kaleratuko dabe beste bersino barriago bat: “Service Pack 2” batez be, seguridadearen arloan gehiago sakonduz.
Gotzon Plaza,
Informatikoa
Zazpigarren txapela Araban
2004-05-14 00:00 Bertsolaritzea
Ile zatarra sudur handia
ezin zen izan bestela
baina halare maitasuna da
horren lotura krudela
errimaz ere nahastu egin naiz
honela edo horrela
zuk badakizu zu entzutean
urduri jartzen naizela
Azkenik, esan leiteke Ruben Sanchez izan zala okerren ibili zan bertsolaria. Holan salatu eben eskuratu eban seigarren (azken) postuak, saioan zehar egin ebazan estropezuak ala ideiaz urri osotutako bertsoak. Ezinean egoala emoten eban, kontzentrazinoa eta musa urrun eukiko baebazan legez.
Oro har, txapelketa txarra izan bazan be, badira salbatu ahal ...
Rapea amerikar saltsan
2004-05-07 00:00 Jan edanak
Osogaiak (4 lagunentzat):
- 800 gr. rape
- Kipula bat.
- Piper gorri erdi bat.
- Tomate heldu bat.
- Azanori bi.
- Baso erdi tomate saltsea.
- 2 dl. orio.
- Berakatz atal bat.
- 1dl. Cognac.
- 100 gr. langostino- edo zigala-buru.
- 1 l. ‘Fumeta’.
- 100 gr. gurin.
- 20 gr. urun.
Zelan egin
‘Fumeta’ egiten hasiko gara. Horretarako arrain hazurrak, orioa, gatza eta ura erabiliko doguz. Dana surtan ipini eta hogei minututan eginda dago. Gero, gorde egingo dogu.
Bigarrenez, lapiko batean orioa berakatz txikituagaz ipinten da. Berakatzak gorritzen ...
Elikagai Funtzional batzuk (II)
2004-05-07 00:00 Jan edanak
Gure inguruan salgai dagozan Elikagai Funtzionalak
Esnea
·Kaltzio, Bitamina A eta D bitamineagaz aberastutako esneek gure hazurrak egoera onean mantentzen laguntzen deuskue, batez be, edadeko personei eta menopausia ostean dagozan andrazkoei.
·Omega-3 koipeakaz aberastutako esne gaingabetu edo deskrematuek gaixotasun kardiobaskularrak ebitetan laguntzen deuskue; gehienbat euren dietan arrain urdin nahikoa jaten ez daben personei.
·Esne gaingabetuen kasuan mantenugai bat gehitu beharrean kendu egin jake, koipea hain zuzen be, eta honegaz batera kolesterola eta A eta D bitaminak. Esne mota horreek gaixotasun ...
Eiswein-ak edo izotz-ardaoak
2004-05-07 00:00 Jan edanakArdao honeek egiteko gehienbat Scheurebe, Rieslaner eta Riesling bariedadeak erabilten dabez. Baina mahatsa mahastian ixteak bere arriskua dauka, udagoieneko euriteak handiak badira mahatsa usteldu eta alperrik galdu daiteke eta. Horregaitik, Eiswein-ak ez dira urtero produzitzen.
Ardao mueta honeek, beti mahatsa osasuntsu badago, azukereaz gan, azido kantidade handia daukie eta aromatikoak eta gusto handikoak izaten dira.
Kontuak kontu, ardao klase honen dkarren beharra, produzidutako kantidade txikia eta daukan arriskua ikusita, botila txikietan merkaturatzen dan ardao horrek zelako prezioa eukiko dauan ...
Lehenengo kristinauak Euskal Herrian
2004-05-07 00:00 Antxinakoak GeureraBaina kristinautasunaren ideia horreek, herrian zabal eta ondo errotuta ziran beste sinesmen eta pentsakera batzuekaz topau ziran eta mundua aitzeko bi ikuspegien arteko “burrukan”, Kristinautasuna nagusitu zala esan geinke baina aurreko mendeetan indarrean egozan beste sineskera horreen hainbat ezaugarri hartuta. Holan ba, suak bere lekua hartu eban kristinauen ospakizunetan, antxinako kromletxak jentilakaz batzen dira eta horreen desagertzea Kixmi edo Jesukristoren etorrereagaz. Bardin ipini geinkez beste hainbat adibide, eta gaur egun Eleiza Katolikuak ospatutako jai guztietan topau leitekez aurrreko jai ez ...
2003: Asiako Hego-ekialdeko ugarteak (II)
2004-05-07 00:00 Bidaide
Mendebaldeko Timor
Mendebaldeko Timorreko esperientzia ederragaz gozau ostean, gure planetako herrialderik gazteenera egin genduan salto, Ekialdeko Timorrera hain zuzen be. Informazino larregi ez geunkan herrialdeak bizi eban egoeraren ganean baina bagenkian azken aldian sekulako saltsea izan dala bertan: portugaldar koloninazinoa, japoniar eta indonesiarrek egindako hilketak edota estadu barriaren eraketa ekarri eban 1999an hasi eta 2002an amaitutako independentziarako prozesua.
Herialdea ia-ia hondamendi egoeran topau genduan, pobrezia gorria eta herritar gehienen artean bizirauteko benetako arazoak ikusi genduzan. Ekialdeko Timor basamortu baten erdian ...
Laura Mintegi:' berbea da oinarria, berbearen bitartez arazoak konpondu daitekezalako'
2004-05-07 00:00 BarriketanDidjeridua, munduko musika tresna zaharrenetakoa Euskal Herrian
2004-05-07 00:00 Musikea
Iban Nikolairen ibilbidea
Iban Nikolaik Londresera egindako bidaia batean ezagutu eban didjeridua orain zazpi bat urte eta, hortik aurrera, lehenengo autodidakta legez ikasi arren, maisu ugari izan ditu Europan eta Australian. Izen batzuk aitatzearren William (Londresen); Lies Beijerinck (Holandan eta Gironan) ; Nello Chiuminatto (Madril); Raul Orte (Madril); Mattias Muller (Italia); Michael Jackson, Gary Thomas, Charlie McMahon, Mark Atkins (Belgikan); Ansgar Stain (Gironan); Djalu Gurruwiwi, munduko didjeridu jotzaile ezagunena (Australian) edota Milkey (Australian).
Orain lau urte didjeridu eskolak emoten hasi zan ...
Pirateoak 150 miloe pezetako galbidea eragin deutse diskografikei
2004-05-07 00:00 Musikea
Zinea
Azken buruan, zinearen arloan, iparamerikar produkzino edo filmeen nagusitasuna da deigarriena. Bitxikeria legez, 2003an, 'Eraztunen Jauna: Erregearen itzulerea' filma izan zan ikusle gehien erakarri ebana. Dana dala, zine aretoetara joateko jokerea indarra galtzen doala ikusi da eta % 6 sarrera gitxiago saldu zirala.
Bon
Hobeto ez ete dagon solteru...
2004-05-07 00:00 Bertsolaritzea
Gaia: “Gizonari komeni jakon ezkontzea”
Arlo honetan ez da erreza
gogakizun zuzenduten;
ez dakit konbeni jakun baina
asko dira ezkonduten.
Adan ta Eba Jaunak jarriak
lehenengo ziran buztarten,
ona izango da, ba Jaungoikoa
ez da inoz erratuten.
Gizonak beti eukiten oi dau
on-txarrerako argia:
Adan ta Eba solteru ziran,
esan behar da egia.
Bien artian betetu eben
mundu hontako legia,
neri ez zait orain esan toketan
bazan txarto egitia.
Haien ondoren asko dabiltzaz
litzatekezela ezkonduko,
ezetz esanda nesken atzian
berandu ...
Bizikletan andrazko zapalduen alde
2004-05-07 00:00 Euskaldunak munduan
Joan dan urteko urriaren 19an ospatu zan "Emakumeei jarraitu", andrazkoei bakarrik zuzendutako lehenengo txirrindularitza ibilaldia, orokorrean andrazko arabiarren eta gehien bat palestinarren egoerea zabaldu eta salatzeko.
Ibilaldi hau ‘Follow the Women’ proiektu globalaren atal bat izan zan. Ideia, gazte mugikortasun proiektuen garapenari esker alkar ezagutu eben andrazko talde batetik sortu zan. Bakea herri honetan bideragarria dala eretxi eutsen andrazko normalak dira, ideia eta helburu baten alde lan egiten daben 20 herrialde desbardinetako andrazkoak.
Milaka andrak batera hankak mobitzea da helburu ...
Ezin dana agindu, ezin dana bete
2004-05-07 00:00 eretxiaBegibistan dago ez daukadala konfiantza gehiegirik Zapaterok ekarriko dauan aldaketa horretan. Dana dala, zentzuzkoa da epe bat lagatea gobernuei euren lehenengo urratsak emon daiezan kritiketan hasi aurretik, baina lehenago ikusitakoak ikusita eta emon dabezan lehenengo pausuak ikusita ez dago arrazoi larregi itxaropentsu egoteko.
Iñaki Atxutegi
Ciber@RT-Bilbao 2004
2004-05-07 00:00 sarean
Holan ba, sorkuntzea eta ikerketea batera landu ahal izango dira Ciber@RT Bilbao 2004n. Horretan aditua dan Richard Stallman ospetsua egongo da jardunaldietan. Berak software librearen filosofia bultzatu eban eta Linux-en erabiltzaile asko berbaldia entzuteko gogoagaz dagoz. Kongresuaz gan, Deustuko eta Leioako Unibersidadeetan be emongo dauz berbaldiak, apirilaren 26an hain zuzen be.
Gizarteko arlo desbardinetan eragin zuzena euki dabe azken aldian hainbeste garatu diran teknologia barriek. Hori dala eta, askotan benetako identidadea bera be galdu egin da. ‘Nonahiko Bardintasunerako Erronkak’ ...
Hiztegia.net, hiztegi danak klik batean
2004-05-07 00:00 sarean
Euskarazko hiztegi erabilienak eta hain ezagunak ez diran beste batzuetarako bideak jasoten ditu guneak: Elhuyar, 3000 hiztegia, Euskalterm, Euskara-Katalana hiztegia, Euskara-Estoniera, Euskara-Okzitaniera, sinonimoenak...; klik bakarra egin beharko dogu hemetik aurrera hiztegi entziklopedikoetara eta gai zehatzen ganeko hiztegi eta glosarioetara ailegetako. Klik bakarra eta, ganera, batetik bestera errez pasau ahal izango gara. Euskarazko hiztegiez gan, oso erabilgarriak diran Eurodicautom, RAE edo Le Grand Dictionnaire Terminologique hiztegiak be dagoz gunean.
Corpusak be badauka bere txokoa eta laburdura eta akronimoaekaz osotutako hiztegiez gan ...
Argazkiak buruan eta ordenagailuan
2004-05-07 00:00 sarean
Bizitzan zehar pasetan jakuzan gauza garrantzitsuak buruan gordeta eukitea izaten da onena, baina denporeak aurrera egiteagaz batera, memoriak txarrera egiten dauala garbi dago. Horregaitik ba, gogoratu beharreko momentu horreetan argazkiak ataratea izaten da normalena. Ganera, badagoz inok aginduta egongo balira legez, derrigorrezkoak diran ohitura batzuk be: Parisen, Eiffel Torrea atzean daukagula...klik!; New York-en, Askatasunaren Estatuagaz...klik!; umea, lehen urtebetetze egunean kandeleari putz egiten dagoala...klik!; Nork ez daukaz etxeko albumean holako argazkiak? Ba, gero eta jente gehiagok. Izan be ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1772
1773
1774
1775
1776
1777
1778
1779
...
1819
1820
1821
1822
Hurrengoak ››
Atención que la información de QUIEN NOS DISPARÓ es errónea, seguramente fruto de un descuidado corta/pega. Error en los...
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...