Errege-errosko erraldoia Bilbon

Bizkaie! 2007-01-04 01:00

Barikuan, urtarrilak 5, 12:30ean, munduko errege-errosko handiena jan ahal izango da Bilbon. Pastel erraldoiak 2.275 kilo, 20 metroko luzeerea eta 10 metroko zabalerea izango ditu.

Barikuan, urtarrilak 5, 12:30ean, munduko errege-errosko handiena jan ahal izango da Bilbon. Pastel erraldoiak 2.275 kilo, 20 metroko luzeerea eta 10 metroko zabalerea izango ditu.

Plaza Barrian jarriko dabez jentearen eskura gozoki erraldoiaren 5.000 zatiak eta beste hainbeste txokolate katilu edango dira. Ogia preparauko dauen konpainiak (
Orio Pan) adierazo dauenez, 30 lagunek hartu dabe parte ogigintzan eta 60 metroko perimetroa daukan opil erraldoia egiteko 1.780 kilo urun, 4.445 arrautza, 245 kilo azukera eta beste hainbeste kilo gurin, 155 kilo fruta eta 16 kilo gatz behar izan dira.

Errege-errosko horrek 50 opari gordeko ditu barruan eta, horregatik, kontu handiz ibili beharko da, izan be, leitekeana da, konturatu barik, bateren batek PSP bat jatea, edota bizikleta bat... Egon trankil, erregaluek txartel formea izango dabe eta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu