Miguel Lopez de Legazpi itsasgizonaren jaiotzearen 5. mendeurrena
2003-05-01 00:00 Euskaldunak munduanNina Simonek agur
2003-05-01 00:00 Musikea
Panteras Negras taldeko kidea izan zan Nina Simone eta lehen protesta kantua 'Mississipi goddamn' 1963an sortu eban Medgar Evers-eko eta Alabamako Birminghaneko eskolan lau ume baltzen hilketen ondoren. Urte batzuk beranduago sortu ebazan 'Four women' (1966), 60. hamarkadako burruka zibilen ikur bihurtu zana eta 'Young, gifted and black' afroamerikarren ereserkia.
Arrazismo kontuez eta diskoetxeakaz eta gobernuaren zergakaz kokoteraino, 1974an Nina Simone bidaiari amorratu bihurtu zan eta Barbados, Liberia, Suitza, Paris, Holanda eta Frantzian zehar ibili zan. Azken urteotan Marsella ondoan ...
Garagarrila jazzaren hilebetea Euskal Herrian
2003-05-01 00:00 Musikea
- Getxoko XXVII. Jazzaldia (2003ko garagarrilaren 2tik 6ra).
- Gazteizeko XXVII. Jazzaldia (2003ko garagarrilaren 17tik 19ra).
Gazteizeko Jazzaldiko egitaraua, baieztapen batzuen faltan, ia-ia atonduta dago. Aurten, honako interprete eta barrikuntzak ekarriko ditu Gazteizeko zitak: parte-hartzaileen artean, Pat Metheny Quintet, Wynton Marsalis Septet eta Diana Krall azpimarratuko geunkez eta barrikuntzen artean, barriz, New Orleans Jaia eta Hegoafrikar Gaua.
- Donostiako XXXVIII. Jazzaldia (2003ko garagarrilaren 24tik 29ra).
Mendebalde Kultur Alkartearen VII. Jardunaldiak
2003-05-01 00:00 Kulturea
Mendebalde Kultur Alkarteak orain arte egindako jardunaldiak:
1997: Mendebaldeko euskera XX. mende goienean.
1998: Mendebaldeko euskeraren ekarria.
1999: Euskalkien lekua literaturan.
2000: Mendebaldeko berbetearen formalizazioa.
2001: Euskalkia eta hezkuntza.
2002: Euskalkia eta administrazioa.
Aisha Al-said: 'mendebaldeko garapen eredua ezin da aplikau arabiar munduan'
2003-04-15 00:00 Bidaide
2001eko irailaren 11tik emoten dau islamismoaren kontrako gurutzadea bizi dogula eta Iraken kontrako gerreagaz egoereak okerrera egin dauela. Aurrerantzean, uste dozu mundu islamikoaren eta mendebaldekoaren arteko aldeak handitu egin daitekezala?
Ez. Dana dala, Hantington, AEBetako politologo ezagun batek kontrakoa pentsetan dau. Danok gara desbardinak baina danok dogu biziraupenerako sentimentua. Aurrez aurreko jarrera hori sakontzea ikaragarria izango litzateke. Ez dogu ahaztu behar Ekialdean interes handiak dagozala: berbarako, Irak erasotzeko 'arrazoi' asko dagoz: petroleoa, ura eta diktadore bat agintean. Hasieran esan dodan ...
Eguneroko ogia (II)
2003-04-15 00:00 Jan edanak
'Ogiak loditu egiten dau' baieztapena egia ete da?
Sarritan esan badogu be, ez dago loditzen edo argaltzen dauen jatekorik, egunean zehar behar doguzanak baino kaloria gehiago kontsumiduteak loditzen dau. Gehiegizko kaloria horreek elikagai guztien batuketatik datoz eta ez ogia jateagaitik bakarrik (edo koipea edo orioa jateagaitik bakarrik, edo….). Egunero gorputzean sartzen doguzan jateko guztien gehiegizko kaloria kopuruak lodituko gaitu; ez dogu ahaztu behar dietearen benetako orekea elikagai mueta guztien artean lortu behar dogula (ez ogiaren kopuruagaz bakarrik).
Gogoan hartu beraz ...
Joane Somarriba: 'nire esku balego, kaskoaren derrigorrezko erabilerea aginduko neuke baita profesionaletan be'
2003-04-15 00:00 BarriketanMikel Garaizabal: kortxoa ardaoaren jagolea da
2003-04-15 00:00 Jan edanak
Kortxoak bizia dauka
Produktu bizidun guztiak legez, jaio, bizi eta hil egiten da kortxoa baina bizi dan tartean gaixotu be egin leiteke. Ardao batek kortxo usaina edo mundu guztian 'bouchonné' izenagaz ezagutzen dan gaixotasuna hartzen dauenean, upeldegi-jabe guztiei bildur ikarea sartzen jake. Kortxoaren gaixotasun hori mikroorganismo batzuen degradazinoak eragiten dau. Mikroorganismo horreek kloroa daben herbizidetatik edo egurrari gaixotasunik ez sortzeko tratamentuetatik etor daitekez; hori dala eta, gero eta egur gitxiago ikusten da upeldegietan, izan be, trikloroanisola (TCA) agertzen bada (naiz ...
Euskalgintzearen egoerearen zertzeladak (II)
2003-04-15 00:00 Euskerea berbagai
Lurraldeetan erabili beharreko dinamikak
Azken helburuak askotarikoa dan gizarteari begira danonak edo orokorrak izan daitekez; ez, ostera, horreetara heltzeko egin beharreko bideak, garatu beharreko estrategiak zein zabaldu beharreko diskurtsoak. Euskerearen indarbarritzea (HINBE) ahalbidetuko bada, euskal/erdal esfera soziokulturaletan eragin eta buztartzen ahaleginduko dan zeharkako mobimentu zibil eta autonomoa behar dau euskereak, lurralde bakotxaren errealidadea (politikoa, administratiboa, soziolinguistikoa, ekonomikoa, e.a.) ahaztu barik, euskerearen egoerea hobea izan daiten, erritmoak eta egoerak kontuan hartuko dituana. Hartara, lurralde edota eskualde batzuetako egoera zein ...
Musika jaialdi erraldoien aroa
2003-04-15 00:00 Musikea
Makrojaialdien sukar hau Doctor Music eta Festimadegaz hasi zan
Oso oker ez banago edizino gehien dituana Festimad da eta kontutan hartu behar da lehenengo aldiz egin zanean, antolatzaileek duda-muda asko azaldu zituela jaialdiaren jarraipenaz, batez be, arazo ekonomikoak eta zorrak aitatuz. Zelan aldatzen diran gauzak!
Euskal Herrian, Arrosa eta Rockazokagaz pasau dan legez, Espainian gauza bera pasau zan lehenengo bi makrojaialdiakaz. Festimadek urtero urtero antolatzea lortu badau be, Doctor Music jaialdiak gorabehera handiak izan ditu. Lehenengo edizinoak jente kopuruari jagokonez ...
Pou anaien erronka: 'zazpi horma, zazpi kontinente'
2003-04-15 00:00 Euskaldunak munduan2002ko Euskal Kooperanteak, Manuel Eguiguren jn.ak herri indigenei dedikau deutse saria
2003-04-15 00:00 Euskaldunak munduan
Bizkaie!
Datorren hilean zabalduko ditu ateak Mendoza Euskal Etxeak
2003-04-15 00:00 Euskaldunak munduan
Bizkaie!
Kultur trukerako akordioari esker, Euskadiko eta Quebec-eko kulturak hurrago
2003-04-15 00:00 Euskaldunak munduan
Beste alde batetik, Barto, Kanadako akrobata komikoa Euskal Herrira etorriko da garagarrilean eta 14 udalerritan eskainiko dau bere ikuskizuna.
Juan de Garay Fundazinoak euskal kulturearen ganeko online aholkularitza zerbitzua abiarazo dau
2003-04-15 00:00 Euskaldunak munduan
Beste alde batetik, Juan de Garay Fundazinoak jakinarazo dau aurtengo apirilaren 16tik maiatzaren 5era bitartean, Buenos Aireseko Liburuaren Nazinoarteko Ferian parte hartuko dauela. Feria horretan, 'Euskal ezarkuntza edo asentamentuak Argentinan, 1580-1810' bildumako seigarren liburua aurkeztuko dabe; liburu barri hau Salto probintziako kontuen ganekoa da.
Bandera baltzapean
2003-04-15 00:00 Antxinakoak Geurera
Itsasotik kanpora be, benetan adibide harrigarriak ikusten doguz korso edo piraten munduan
Ezagunenen artean Juana Larando dogu. Emakume honek taberna bat eukan Donostian. Bere tabernatik hainbat itsas gizon pasetan ziran eta sarritan bertan hartutakoak, zorrean geratzen ziran, marinelak pagetako dirua batu arte. Kontua da ze, azkenenan Juanak horretariko marinel batzuekaz batzea pentsau ebala. Orduan, 'San Juan' ontzia erosi eta korsoan ibili ziran. Etekinak lortu eta hobea zan 'San Pedro' ontziagaz jarraitu eben euren beharra. Juanak etekinak banandu eta aberats erretirau ...
Arroz esne likorea
2003-04-15 00:00 Jan edanak
Zelan egin:
Kazola batean esnea, kanela eta laranja azala ipiniko doguz. Laranja azalaren kasuan oso garrantzitsua da zati zuriak ondo kentzea, horrek gusto mingotsa emoten dauelako. Kazolako osogai horreek irakiten ipini. Ondoren, esnea irakiten hasten danean, arroza gaineratuko dogu eta 18 minutuko irakinaldia emon. Hamazortzi minutuak oso garrantzitsuak dira, ez gehiago ezta gitxiago be. Kontua da ze arroz esne likidoa behar dogula likorea lortzeko eta arroza 18 minututik aurrera bere almidoia askatzen hasten dala; apurka-apurka esnea loditzen joango litzateke eta ...
Teknologiarik aurreratuena gerran
2003-04-15 00:00 sarean
XXI. mendeko gerrak
Oraingo gerra honek ez dauka zerikusirik orain arte izan diranakaz konparauta, teknologiaren erabilereari begiratzen badeutsagu behintzat. Lehen aitatutako Zentru erraldoi horretatik tropen mobimentua eta soldadu guztien posizinoa eta arerioak kontroleteaz ganera, itsosoz zein lurrez erabilteko tresneriari begiratuta eta soldaduek eurek daroen ekipamendua be fikzinozkoa emoten dau: gauez ikusteko betaurrekoak, gasaren kontrako maskarak, arerioak atzemoteko tresnak, gerra eremuaren ganeko informazino topografikoa zein bestelako datu batzuk jasoteko ordenagailu txikia, GPSa...
Bien bitartean, gerrearen kontrako jarrerea inoiz baino gogorragoa eta ...
Kulturea doluminez
2003-04-15 00:00 Kulturea
Jose Maria Satrustegi (Arruazu, 1930-2003)
Jose Maria Satrustegi, euskaltzain, idazle, historialari, itzultzaile, antropologo, etnografo eta hizkuntzalari nafarra 72 urtegaz hil zan martiaren 27an. Euskerearen aldeko beharrean eta euskal etnografiaren sustapenean nabarmendu da baina, oro har, euskalgintzan, euskerearen eta euskal kulturearen aldeko jarrera sutsua erakutsi dau bizi osoan. Euskerearen eta euskalkien harian Satrustegi jn.ak esandako batzuk gogoratuko doguz: 'batua beharrezkoa da baina euskalkien aberastasuna ezin dogu ahaztu; batua atara genduanean, lehenengo aholkua izan zan gure sustraia euskalkia zala eta gurasoak ...
Frida
2003-04-15 00:00 Zinemea
Salma Hayek gaur egungo zinearen arpegirik politenetariko bat izanda be, sekula ez dau aparteko kritikarik jaso bere lan dramatikoa dala eta. Film honetan, ostera, interpretazino lan sendoa bete dau, Mexikoko Frida Kahlo margolariaren biografia idealizatu hau ondo baino hobeto interpretatuz.
Egia esan, ez dakit film honek noraino azaltzen dauen margolari honen benetako bizitzea. Beraz, pentsau behar da, zinearen ohiko usadioari jarraituz, dan-dana glaumourraren argi-koro batez jantzita egon dala, gaiztoak on bihurtuz eta motzak polit eta eder. Baina, zintzoa izanda, horrek ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1774
1775
1776
1777
1778
1779
1780
1781
...
1792
1793
1794
1795
Hurrengoak ››
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa