Grbavica
2006-12-15 01:00 Zinema kritikakFilm honek Urregorrizko Hartz ospetsua irabazi eban Berlinen eta, egia esan, Balkanetako gerraostearen ganeko istorio bikaina da.
- Zuzendaria eta gidoilaria: Jasmila Žbanić.
- Herrialdea: Austria, Bosnia-Herzegovina, Alemania eta Kroazia.
- Iraupena: 90 minutu.
- Antzezleak: Mirjana Karanović (Esma), Luna Mijović (Sara), Leon Lučev (Pelda), Kenan Ćatić (Samir), Jasna Omela Berry (Sabina), Dejan Aćimović (Čenga), Bogdan Diklić (Šaran), Emir Hadžihafizbegović (Puska).
- Musikea: Enes Zlatar.
-Argazkia: Christine A. Maier.
-Muntaia: Niki Mossböck.
- Zuzendaritza artistikoa: Kemal Hrustanović.
- Jantziak: Lejla Hodžić.
Esmak gura dau alabea ikastoleak antolatutako bidaia batera joan daiten. Sararen aitaren heriotza ziurtagiria aurkeztuko baleu, bidaia egiteko prezioaren erdia baino ez leuke pagau behar, baina, Esnak gurago dau bidaia oso-osoan pagetako dirua lortu, alabeari aitaren heriotzearen inguruko egia esan baino.
Film honek Urregorrizko Hartz ospetsua irabazi eban Berlinen eta, egia esan, Balkanetako gerraostearen ganeko istorio bikaina da. Indarkeriaren zentzunbakokeriak hautsi eta hondaturiko uri batean egunekotasunari aurre egiteko izaten diran traba eta oztopo larrien barri emoten deuskue kontakizunean, baina, batez be, minaren sakontasunaren eta oinarrien inguruko gaia jorratzen da, modu apal baizen ederrean.
Itxuraz, egiturearen aldetik, behar sinplea egin dabela emoten dau, baina biloztasun hori berori da pelikula honi indar eta sendotasuna emoten deutsona. Ganera, antzezpen lanak zoragarriak dira, batez be Mirjana Karanović-ek eroan handiko ama modura egindakoa. Tristea izan arren, film on-ona da. Merezidu dau, benetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!