'La hija de un ladron'
2019-12-26 12:15 Zinema kritikakGreta Fernandezena da film guztiaren protagonismoa eta bere interpretazinoa sano deigarria da.
- Zuzendaria: Belén Funes
- Aktoreak: Greta Fernández, Eduard Fernández, Àlex Monner, Frank Feys...
- Herrialdea: Espainia.
- Gidoia: Belén Funes eta Marçal Cebrian.
- Argazkiak: Neus Ollé.
- Iraupena: 102 min.
- Produkzinoa: B-Team Pictures + Oberón.
- Genero: Dramea.
- Balorazinoa: 3/5
Belén Fumesek Sararen mundu tristean sartzen gaitu, informazino askorik emon barik. Pantailan ikusten doguna da gorriak pasetan dagoan emakume bat, lan prekarioetan jardunez bizirik irauten dauena, bikotekiderik bako ama gaztea, harrera-pisu batean bizi dan ume baten arrebea. Eta hor zehar dabilen aita ardurabako bategaz harrtu-emon mingarriak dituana.
Izenburuari esker dakigu protagonistearen aita ostuteagaitik egon dala kartzelan ze filman ez dabe ezer azaltzen, alkarrizketak eta irudiak jarraituz asmau behar dogu zer jazo dan, zelakoak diran personaia triste horreek antxina bizitako egoerak.
Greta Fernandezena da film guztiaren protagonismoa eta bere interpretazinoa sano deigarria da. Aurrean, haren aita Eduard Fernandez beti bezela bikain dago.
Kamara txiki bategaz filmauta, narrazio naturalista eta gogor baten alde egiten dau zuzendariak, musika barik eta dokumental etxureagaz. Hori nekagarria da, ez da publiko guztientzako estiloa. Baina txarrena da galdera gehiegi geratzen dirala erantzun barik eta horrek frustazino puntu bat ixten dauela.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!