'Intemperie'
2019-11-25 13:15 Zinema kritikakAskatasunaren bila iges egiten dauen ume bat da protagonistea.
- Zuzendaria: Benito Zambrano.
- Gidoia: Pablo Remón, Daniel Remón, Benito Zambrano (Eleberria: Jesús Carrasco)
- Musikea: Mikel Salas.
- Aktoreak: Luis Tosar, Luis Callejo, Jaime López, Vicente Romero, Manolo Caro, Kandido Uranga, Mona Martínez, Miguel Flor De Lima, Yoima Valdés, María Alfonsa Rosso, Adriano Carvalho, Juanan Lumbreras, Carlos Cabra...
- Produktoreak: Morena Films / Movistar+ / TVE / Áralan Films / Ukbar Filmes
- Generoa: Dramea.
- Iraupena: 103 min.
- Balorazinoa: 4/5
Benito Zambranok (Solas, La voz dormida, Habana Blues) Jesús Carrascoren eleberria zinemara eroateko enkargua jaso eban eta emoitzea estreinau barri da. Andaluzian, 36ko gerraondoko urteetan kokatuta, western ukitua dakar. Ez dakit eleberriaren espiritua jaso dauen, ez dodalako liburua irakurri baina pelikula entretenigarria eta hunkigarria lortu dauela esan neike.
Askatasunaren bila iges egiten dauen ume bat da protagonistea. Bidean, gizartetik aparte bizi dan artzain bat topau eta alkarregaz sortzen diran hartu-emonak alkartasunaren eta enpatiaren sinbolo legez funtzionetan dabe.
Luis Tosar, Luis Callejo eta Jaime López umea dira filmaren euskarriak eta hirurak dagoz ondo baino hobeto. Eurekaz batera, ekintzez jositako igesaldi bat bihurtzen da istorioaren ardatz.
Bero jasangatxa, basamortua, egarria, gosea, hautsa... Osogarri horreekaz Zambranok sortzen dau atmosfera itogarri bat, argazkilaritza poteretsu baten laguntzaz.
Sergio Leoneren estiloa kopiau nahi izatea leporatu deutsie, baita onen eta gaiztoen film bat egitea be. Eta holan da, baina horrek ez deutso kentzen meritorik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!