'La chute de l'empire américain'

Karolina Almagia 2019-07-12 10:27   Zinema kritikak

Film entretenigarria eta dibertigarria.

- Iraupena: 128 min.

- Herrialdea: Kanada.

- Zuzendaria eta gidoilaria: Denys Arcand.

- Aktoreak: Alexandre Landry, Maripier Morin, Rémy Girard, Louis Morissette, Maxim Roy, Pierre Curzi, Vincent Leclerc, Yan England, Claude Legault...

- Produkzinoa: Cinémaginaire Inc.

- Generoa: komedia.

- Balorazinoa: 4/5


Bilboko Udako Golem programazino bereziari esker, jatorrizko bersinoan ikusi daiteke egunotan Denys Arcanden La chute de l’empire américain.

El declive del imperio americano eta Las inasiones bárbaras filmak zuzendu dituanak komedia-thriller formatoa aukeratu dau orain guztien kontra tiro egiteko. Gure gizarteari kritika zorrotz honetan ez dira libretan ezta Gobernuz Kanpoko Erakundeak be.

Banatzaile lanak egiten dituan gazte filosofo-galtzaile bat dau protagonista pelikula honek. Pierre-Paul lanean dagoala, atrako batean nahasten da eta hor lapurrak hilda geratzen dira. Ostutako diru guztia bere ondoan botata ikusten dauenean, eroan egiten dau, eta hortik aurrera bere burua saltsa ederrean sartuta ikusiko dau. Bere atzetik mafiosoek eta poliziak dituan bitartean, laguntzinoa bilatuko dau personaia xelebre talde batean.

Baina thrillerr argudio hau atxakia baino ez da beste gai batzuk jorratzeko: enpatia, alkartasuna, ustelkeria, amodioa, anbizinoa... Dana umore puntua erabilita, alkarrizketa zoragarri batzuekaz eta personaia surrealista batzuk tarteko dirala.

Film entretenigarria eta dibertigarria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu