'En los 90' ('Mid90s')
2019-07-02 11:40 Zinema kritikakZuzendariaren lehenengo pelikulea izateko, aktoreen zuzendaritza bikaina egin dau Jonah Hill-ek.
- Zuzendaria eta gidoilaria: Jonah Hill.
- Aktoreak: Sunny Suljic, Katherine Waterston, Lucas Hedges, Alexa Demie, Na-kel Smith, Olan Prenatt, Gio Galicia, Ryder McLaughlin...
- Produktoreak: A24 / Waypoint Entertainment
- Herrialdea: AEB.
- Generoa: nerabezaroa, dramea, skate
- Iraupena: 84 min.
- Balorazinoa: 4/5
Helduen mundura sartu nahi dauen ume baten ibilerak dakarskuz Mid90s filmak. Los Ángelesen, 90 hamarkadan, bizi dan ume batenak, gaur eguneko edade txikiko bategaz zerikusi gitxi dauena. Edo ez hain gitxi? Izan be, edozein nerabek bizirik urtetako talde batean onartua izateko beharra dau eta hori da film honek islatu nahi dauena.
Tolesbakotasua galtzearen prozesuaren barri emoteko, berba gitxi erabilten ditu zuzendariak. En los 90 oso era naturalistan filmauta dago, hainbesterako ze kolpeek benetan min egiten dabe. Kamareak nerabe skater talde baten atzetik dabil eta euren alkarrizketa basatiak, arauak apurtzeko nahiak, neskakazko desio eta frustazinoak, alkohola eta drogak... Eta guztiaren erdigunean, laban egitea. Egunerokotasuneko eszenen bidez, nerabeon arazoak (etxean, koadrilan, taldean nabarmentzeko pasinoa...) atzemoten dira.
Zuzendariaren lehenengo pelikula izateko, aktoreen zuzendaritza bikaina egin dau Jonah Hill aktore komikoak. Soinu banda potente bategaz, Hillek egin dauen opera primak zintzotasun eta benetakotasuna erakusten ditu, artifiziorik eta ekintza handirik barik. Eta horrek badau meritorik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!