'O que arde'

Karolina Almagia 2019-10-16 08:25   Zinema kritikak

Erakutsi baino, estaltzen edo ezkutatzen dauen zinemea da Oliver Laxerena, lar emon barik.

- Generoa: Dramea.

- Zuzendaria: Oliver Laxe.

- Aktoreak: Amador Arias, Benedicta Sánchez...

- Gidoia: Oliver Laxe, Santiago Fillol.

- Herrialdea: Espainia.

- Iraupena: 89 min.

- Banatzailea: Filmax.

- Balorazinoa: 4/5

Carlos Sorinen zinemea gogora ekarten dauen film honek gitxieneko argudioa dauka: suteak eragiteagaitik kartzelaratua izan dan gizon bat bertatik urten eta Galizako herrixka batean bizi dan amaren etxera bueltauko da. Bertan pasautako hurrengo egunetan oso gauza gitxi jazoten dira eta oso berba gitxi entzuten dira.

Egilea Oliver Laxe da, Parisen jaiotako eta Katalunian ikasitako galego bat. O que arde haren hirugarren filma da, Todos vosotros sois capitanes eta Mimosas lanen ostean. Eta hiru lan horreekaz adituen errespetua lortu dau, baita festibaletan sari garrantzitsu batzuk, nahiz eta ezezaguna izan ikuslegoaren artean.

Laxerenak ez dira oso film errazak. Honetan, personaia hermetikoa da, nahiz eta berehala hartzen jakon sinpatia. Baina zuzendariak ez deusku hari buruzko ezelako informazinorik emoten. Ez dakigu zergaitik erre dituan basoak, baldin eta bera izan dan. Ez dakigu zelakoa izan dan haren lehenaldia, ezta zer pentsetan edo sentiduten dauen be.

Erakutsi baino, estaltzen edo ezkutatzen dauen zinemea da Oliver Laxerena, lar emon barik.

Irudi aldetik, oso hipnotiko eta poteretsua da. Pelikulea zabaltzen dituan basoaren irudiak, adibidez, behin eta barriro jausten diran arbolakaz, liluragarriak dira. Eta amaierako sutearenak, ikaragarriak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu