'Adú'
2020-02-12 10:27 Zinema kritikakSalvador Calvok lan bikaina egin dau, gidoiaren elementu gitxi batzuk guztiz sinisgarriak ez diran arren.
- Zuzendaria: Salvador Calvo.
- Gidoia: Alejandro Hernández.
- Aktoreak: Luis Tosar, Anna Castillo, Moustapha Oumarou, Álvaro Cervantes, Jesús Carroza.
- Herrialdea: Espainia.
- Iraupena: 119 minutu.
- Generoa: Dramea.
- Balorazinoa: 4/5.
Afrikan kokatuta eta alkarri lotuta dagozan hiru istorio kontetan ditu filmak. Alde batetik, sei urteko Adú umearena, bakarrik geratu dana munduan eta igesean doana; beste alde batetik, aita eta alaba batena: aita elefanteak salbetan ahalegintzen dan izakera gogorreko eta ingurumenaren aldeko ekintzaile diruduna da; alabeak drogen bidez ahaztu nahi dau gurasoen banaketearen ondoren aitak dauen sentimendua. Eta hirugarren istorioa Melillan lan egiten dauen guardia zibil talde batena da: Hesia saltau guran ibili dan Saharaz hegoaldeko errefuxiatu baten heriotzea eragin dabe.
Luis Tosar eta Anna Castillo aktoreek sekulako lana egin dabe eta, euren ondoan, Moustapha Oumarou umea guztiz sinesgarri dago, distiratsu agertzen jaku.
Salvador Calvo zinemagileak (1898: Los últimos de Filipinas, 2016) egundoko lan ona egin dau, gidoiaren elementu gitxi batzuk guztiz sinisgarriak ez diran arren. Baina, orokorrean, neurrian darabil sentimentalismoa, gosez, beldurrez, etsipenez eta heriotzaz betetako drama handi hau kontetako. Behar-beharrezko filma.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!