'La odisea de los giles'

Karolina Almagia 2019-12-09 10:03   Zinema kritikak

Zeozertxu falta jako filmari eta penaz dinot, Sacheriren zaleok film honen zain gengozalako.

- Zuzendaria: Sebastián Borensztein.

- Gidoigileak: Sebastián Borensztein, Eduardo Sacheri (Eleberria: Eduardo Sacheri).

- Aktoreak: Ricardo Darín, Luis Brandoni, Chino Darín, Verónica Llinás, Daniel Aráoz, Carlos Belloso, Rita Cortese, Andrés Parra, Marco Antonio Caponi, Ailín Zaninovich.

- Produktoreak: K&S Films / Mod Producciones / Kenya Films.

- Generoa; komedia baltza.

- Iraupena: 116 min.

- Herrialdea: Argentina.

- Balorazinoa: 3/5


Eduardo Sacheriren La noche de la Usin eleberri zoragarrian oinarritzen da La odisea de los giles. Istorio hunkigarri eta dibertigarri hori pantailara eroateko arduradun Borensztein, Un cuento chino film ederraren zuzendaria izan da. Hori gitxi ez eta Ricardo Darin eta Luis Bandron aktore distiratsuak dira protagonista nagusiak. Osogarri horreekaz, zer atera leiteke txarto? Bada, zeozer ez dabil produktu honetan eta penaz esaten dot, Sacheriren zaleok film honen zain gengozalako.

Giza justizia eza dago istorio honen atzean. Argentinako corralito garaian kokatua, diru guztia galdu daben lagun talde baten mendekua kontetan deusku; personaia horreek galtzaile hutsak dira, kokoloak, Argentinan gila-k. Eleberrian, indarra personaien ezaugarrietan egoan jarrita -oso dibertigarriak ziralako- eta horri eusten saiatzen dira pelikulan baina ez deutsie indar guztia ateratzen.

Halan ta guztiz be, entretenigarria da filma eta irribarretxuren bat be sortarazoten dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu