'Hors normes' ('Especiales')
2020-03-12 08:55 Zinema kritikakSalaketa-zinemea da, oso beharrezkoa.
- Zuzendaria eta gidoilariak: Olivier Nakache, Eric Toledano
- Aktoreak: Vincent Cassel, Reda Kateb, Aloïse Sauvage, Hélène Vincent, Bryan Mialoundama, Alban Ivanov...
- Generoa: Dramea | Autismoa.
- Produktoreak: Gaumont / Quad Productions / Ten Films / Canal+ / TF1 Films Production.
- Balorazinoa: 4/5
Oliver Nakache eta Eric Toledano (C’est la vie, Samba eta Intouchables-en egileak) ume eta nerabe autisten munduan kokatu dabe euren film barria. Benetako jazoeretan oinarrituta, autistak jagoten eta gizartean leku bat emoten saiatzen diran erakunde herrikoiak ditu ardatz.
Protagonistak Bruno eta Malik dira, irabazi-asmorik bako erakundeak kudeatzen dituen lagunak. Zaitasunez zailtasun, gazte baztertu eta errekurso bakoak kontratetan ditue autistakaz lan egiteko. Holan, erakunde horreetan emoten diran egoerak eta hartu-emonak zinez bitxiak eta aberasgarriak dira.
Dokudrama honetan gizartearen alderik gogorrena erakusten da, naiz eta uko egin ez umoreari momentu batzuetan.
Gizartearen itsukeria eta erakunde ofizialen zinismoa nabarmen geratzen dira. Benetakotasuna dario pelikula honi. Personaiak eta egoerak neurrian jorratuta dagoz eta horrek guzti horrek argazki erreala emoten dau, pildora goxorik barik eta filtro barik. Beharbada, metrajearen momentu batzuetan kontakizuna moteldu egiten da, baina amaieran barriro hartzen dau erritmoa.
Salaketa-zinemea da, oso beharrezkoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!