'Largo viaje hacia la noche'

Karolina Almagia 2019-06-19 10:24   Zinema kritikak

Kritikeak txalotu arren, pelikula honek logurea baino ez deust emon.

- Jatorrizko izenburua: Di qiu zui hou de ye wan.

- Zuzendaritzea eta gidoia: Bi Gan.

- Aktoreak: Tang Wei,  Sylvia Chang, Meng Li, Huang Jue, Chen Yongzhong, Lee Hong-Chi, Luo Feiyang.

- Produktoreak: Huace Pictures / Zhejiang Huace Film & TV / Dangmai Films.

- Generoa: Dramea | 3-D.

- Iraupena: 133 min.

- Herrialdea: Txina.

- Balorazinoa: 2/5

Badirudi Bi Ganen film honek moltso bitan banatzen dituala ikusleak: liluratzen dituanak, maisu-lana dala ziurtatu arte, eta erabat aspertzen dituanak. Autortu behar dot bigarren taldean nagoala, kritikeak horrenbeste goraipatu dauen pelikula honek logurea baino ez deustalako emon.

Largo viaje hacia la noche-k galdutako amodioaren bila doan gizon baten historia dakar. Bidean iragana eta oraina nahasten dira, eta horregaz zuzendariaren asmoa denporea ez dala existiduten erakustea da. Amesa eta oroimena tartekatuz, puntako onirismora heltzen da, izan be, esperientzia bat legez definiduten dabe pelikula hau ikustea.

Esperimentazinoa eta olgetea dira zuzendariaren proposamenak. Lehenengo atalean sinbolismoz betetako dimensino biko istorioa kontetan deusku, eta bigarren atalean, 3D erabilten dau, 45 minutuko plano-sekuentzia bategaz. Eta, esan behar da, Bilboko Multicines zinema-aretoetan, behintzat, ez egozala erabilgarri 3Dn ikusteko betaurrekoak, beraz, ikuskizuna erdipurdi geratu zan.

Alde bisualean maisutasun handiko filma izango da, baina ez dakit zer kontau nahi izan eustan, eta, ganera, hasieratik interesa guztiz galdu neban. Antza, olerkia da, eta irudiek gu eroan gaiezan itxi behar da. Nik ez neban lortu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu