'Parasitos' ('Gisaengchung')

Karolina Almagia 2020-02-25 12:11   Zinema kritikak

Ez naz hunkitu. Izango ete da sinisgarria egiten ez jatalako?

- Zuzendaria: Bong Joon-ho.

- Gidoilariak: Bong Joon-ho eta Jin Won Han.

- Aktoreak: Song Kang-ho, Lee Seon-gyun, Jang Hye-jin, Cho Yeo-jeong, Choi Woo-sik, Park So-dam, Park Seo-joon, Lee Jeong-eun, Park Keun-rok, Hyun Seung-Min eta Andreas Fronk.

- Produktoreak: Barunson / CJ Entertainment / TMS Comics / Tokyo Movie Shinsha (TMS) / CJ E&M Film Financing & Investment Entertainment & Comics

- Generoa: Komedia baltza, kritika soziala.

- Iraupena: 132 min.

- Herrialdea: Hegoaldeko Korea.

- Balorazinoa: 3/5

Canneseko Urrezko Palmondoa irabazi dauen eta Oscar sariketan historia egin dauen film honek, nazinoarteko kritikea liluratu eta publikoaren harrera ona be lortu dau. Ez nago ni, ostera, sorgindutakoen artean.

Ez dot esango proposamen originala ez danik. Eta hori bada merito handia.

Baina filma aurrera joan ahala, gauzak nabarmen aldatzen dira. Giza-klaseen burrukearen metaforea dala esaten dabe. Izango da. Komedia baltzaren itxura edo trazakaz hasten da, baina hasieratik egin behar dot esfortzu bat karikaturatik hur dagozan personaiak eta egoerak sinisteko, izan be, pobreak oso azkarrak dira eta aberatsak nahiko leloak eta bihozbakoak. Ados. Nahiz eta hasieran kostau apur bat, azkenean onartu egiten dot eta dibertiduten hasten naz. Baina orduan... Alex de la Igesiaren film bat izango balitz lez, amaiera odoltsu eta zentsunik bako luzean sartzen da.

Tira, badaukaz momentu bikain batzuk (hainbeste komentau dan pobreen usainarena, adibidez) eta idea eta planteamendua oso onak iruditzen jataz. Baina ez naz hunkitzen. Izango ete da sinisgarria egiten ez jatalako?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu