'La trinchera infinita'
2019-11-12 08:26 Zinema kritikakPelikularen lehenengo minutuak geldiezinekoak eta tensino handikoak badira, amaierea, ostera, bikaina da.
- Iraupena: 147 min.
- Herrialdea: Espainia.
- Zuzendariak: Jon Garaño, Aitor Arregi, José Mari Goenaga.
- Gidoia: Luiso Berdejo, José Mari Goenaga.
- Musikra: Pascal Gaigne.
- Argazkia: Javier Agirre Erauso.
- Aktoreak: Antonio de la Torre, Belén Cuesta, Vicente Vergara, José Manuel Poga, Emilio Palacios, José María del Castillo, Carlos Bernardino...
- Produktoreak: La Claqueta PC / Manny Films / Irusoin / Moriarti Produkzinoak.
- Generoa: Jazoera errealetan oinarritutako dramea (36ko Gerrea).
- Balorazinoa: 5/5
36ko Gerreari eta gerra ondorengo urteei buruzko film honek planteamendu oso originala dauka. Antonio de la Torrek interpretetan dauen Higinio etxeko zulo batean izkutatzen da matxinatuek eroan nahi dabenean. Eta hor geratuko da 30 urtean zehar, urten barik. Historia erreal bat da eta Moriartyko lagunek erabilten dabe, besteak beste, bakartasunaz, bildurraz, indarkeriaz eta alkarbizitzaz berba egiteko.
Atmosfera itogarri baten medioz eta sekulako interpretazinoei esker (handia benetan Belén Cuesta), memoria historikoa berreskuratzeko modurik onena erabili dabe Garañok, Arregik eta Goenagak. Eszenetatoki bakar batzuekaz eta aktore gitxi erabiliz, euren aurreko filmetan egozan gidoi-arazoak gainditu eta produktu biribila egin dabe.
Alkarrizketak oso ondo idatzita dagoz eta azpiko tramak primeran dagoz txertatuta. Gainera, personaien psikologia modu sinisgarrian landuta dago.
Pelikularen lehenengo minutuak geldiezinekoak eta tensino handikoak badira, amaierea, ostera, bikaina da protagonistea bere salatarien etxera hurreratzen dan momentu horregaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!