'Mientras dure la guerra'

Karolina Almagia 2019-10-03 08:50   Zinema kritikak

Girotzea oso landua da eta aktoreen lana sekulakoa da, batez be Karra Elejalderena.

Karra Elejalde (Unamuno) | Ikusi handiago | Argazki originala

- Zuzendaria: Alejandro Amenábar.

- Gidoilariak: Alejandro Amenábar, Alejandro Hernández.

- Aktoreak: Karra Elejalde, Eduard Fernández, Santi Prego, Patricia López, Inma Cuevas, Nathalie Poza...

- Musikea: Alejandro Amenábar.

- Produktorak: Mod Producciones / Movistar+ / Himenóptero / K&S Films.

- Banaketea: Buena Vista International

- Herrialdea: Espainia.

- Iraupena: 107 minutu.

- Balorazinoa: 4/5

Hamabost urte pasau dira Amenaberrek Espainan azken pelikulea filmau ebanetik (Mar adentro). Aurrerago, super-produkzinoetan ibili da, gehienetan jentearen erantzun handiagaz. Itzuleran Historiako zati bat kontau nahi izan dau, Karra Elejaldek interpretautako Unamuno idazle eta intelektual bilbotarraren azken egunak, hain zuzen be. Gerra Zibileko hasieran, 36ko udan, Unamunok, orduko Salamancako Unibersidadeko errektoreak babesa emon eutson Francori, ustez Errepublikako bidebakokeriakaz amaituko ebalakoan. Eta frankisten bidebakokeriak eta hilketak hasten diranean, Unamunok ezikusiarena egiten dau. Haren lagun minak hilten hasten diranean, orduan begiak zabaldu eta Venceréis pero no convenceréis haren diskurso famatuagaz bertan behera itxiko ditu hartu-emonak frankistakaz.

Girotzea oso landua da eta aktoreen lana sekulakoa da, batez be Karra Elejalderena. Amenabarrek berak sortutako musikea beharbada presenteegi dago. Txinparta apur falta jako eta gatzbakoa izatea leporatu deutsie. Ez da guzurra, batez be lehenengo partean, baina oro har lan ona da, manikeismorik bakoa, oso interesgarria eta nahiko ondo kontauta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu