Slumdog Millionaire
2009-03-27 14:45 Zinema kritikakSlumdog millionaire guztiz bisuala da, koloretsua, ikusgarria. Istorioa garatzeko erabilitako leku eta dekoratuak itzelak dira, bakar batek be ez gaitu epel ixten, baina egia da irudi harrigarriok eten barik kateatzeak zelan edo holango betekadea eragiten deuskuna.
The curious case of Benjamin Button
2009-03-06 13:31 Zinema kritikakFilm honetan emakumezko bat hil aginean azaltzen jaku, alboan alabearen laguntzinoa daukala. Atsoak beretzat oso garrantzitsua izan zan persona baten egunerokoa irakurteko eskatzen deutso, agure jaio baina ume hil zan persona batena. Testuaren orrialdeek aurrera egiten daben neurrian, Benjamin Button-en bizitzearen gorabeheren barri eukiko dogu.
Milk
2009-02-02 10:34 Zinema kritikakFilm hau kutsu sozio-politikoko melodramearen lur basatsuetan sartuagaitik be, erraz ikusten da, arretaz eta gustora. Seguru asko, metrajearen unekada guztiei egiatasuna darielako.
Australia
2009-01-16 14:26 Zinema kritikakEz dago esan beharrik Australia maitasun sutsu baten istorioa dana; filmaren kartelari begiratu bat emon eta segiduan dakigu bi protagonista nagusiak alkarregaz maiteminduko dirana.
Sólo quiero caminar
2008-11-28 11:57 Zinema kritikakIkusgarritasun zipriztin batzuk kenduta, Sólo quiero caminar film ilun eta aldrebesa da. Gidoia ez da apartekoa eta, are okerragoa, ez da bape sinisgarria. Zuzendariak arin jokatu behar izan dau, eszenak alkarren atzean pilatuta kontakizunak aurrera egin daian, baina, ez dau asmau pelikuleari berezko atmosfera eta giroa emoten.
The women
2008-11-14 12:24 Zinema kritikakAzken batean, honako hau hutsik dagoen produktu industrial bat besterik ez da, etekin ederrak emon zituan Sex and the city-ren ildokoa, baina ha baizen hutsal eta azalekoa.
Happy-go-lucky
2008-10-31 15:54 Zinema kritikakHau zoriontasuna lortzeko zailtasun eta erraztasunen ganean berba egiten dauen ipuin sinisgatx bat besterik ez da. Pelikulearen kutsu positibo eta barregarria behin eta barriz agiri da, ikusleak abrozidu eta gogaitzeraino.
Los girasoles ciegos
2008-10-10 15:53 Zinema kritikakLos Girasoles Ciegos film ausarta da; frankismoaren bortizkeriaren eta zantarkeriari gai arantzatsuari gogor oratzen deutso, erregimenaren hipokresia eta krudelkeria salatu guran, baina, zoritxarrez, ez daki asmo onak mamitzen.
The Argentine
2008-09-12 14:15 Zinema kritikakAurreko astean estreinau zan Cheren bizitzearen ganean egindako film interesgarri hau. Egia esan, kontakizuna bost orduko pelikula modura filmau da, baina orain ikusgai daukaguna lehenengo zatia besterik ez da. Datu hau garrantzi handikoa da, ikusle asko amaiereagaz harritzen dira eta.
Emotional arithmetic
2008-07-24 12:22 Zinema kritikakAntzezleen lana zoragarria da eta euren jardunak, keinuek, erreakzinoek… sinisgarri bihurtzen dabe beste modu batera benetakotzat, egiatzat ezin jo geinkena. Ahaleginak ahalegin, zoritxarrez honako pelikulea bere labirintoan galdutako ekinaldia besterik ez da.
Sex and the city
2008-07-18 12:22 Zinema kritikakDan-dana lar polita, lar artifiziala da. Gidoia sinple baino sinpleagoa da, alkarrizketek ez deuskue graziarik egiten eta, ganera, filmean dan-dana luzatzen da neurri barik. Modearen eta jantzi ikusgarrien miresleei baino ezin jake gomendatu.
Before the Devil knows you're dead
2008-07-07 10:52 Zinema kritikakFilmaren abiapuntua korapilatsua izan ez arren, lehenengo momentuetan hartzen dauen thriller itxurea nahiko engainagarria da. Izan be, filmaren ardatza personaia ustel eta galtzaileen ganeko istorio batean oinarritzen da.
Indiana Jones and the Kingdom of the Crystal Skull
2008-06-13 14:24 Zinema kritikakAzken aldion, mundu osoan 80ko hamarkadea behin eta barriz gogora ekarteko dagoan modeak Steven Spielberg zuhurrari be eragin deutso, antza danez. Spielberg-ek beti jakiten izan dau zeintzuk diran ikus-entzuleen gustoak eta nondik atara etekin ikaragarriak. Eta oraingoan be asmau dau.
A thousand years of good prayers
2008-05-30 13:49 Zinema kritikakFilm honek urregorrizko maskorra irabazi eban Donostiako zinemaldian eta oraintsu ailegau jaku zine aretoetako pantaila handietara. Komunikazino faltearen ganeko alkarrizketatzat har daiteke, alkarrizketa zorrotz baizen zirraragarritzat.
Elegy
2008-05-05 12:15 Zinema kritikakIsabel Coixet-en filmografiak ikusleak erakarri ditu bere sentsibilidade poetikoari eta bizitzeak zauritutako pertsonaia urratu eta konplexuei esker. Ildo horretan, film honen benetako protagonistak irakasle heldu eta ikasle gazte baten arteko maitasun hartu-emonak dira.
Rendition
2008-04-25 15:51 Zinema kritikakPelikulea ikusi eta gero, Traffic barria egiteko ahaleginetan jardun dabela emoten dau; kasu honetan, ostera, drogen gaiari oratu barik, terrorismoa hartu dabe ardatz. Dana dala, filmaren garpena motela eta hotza da, erritmo bakoa.
We own the night
2008-04-18 12:02 Zinema kritikakBeharbada pelikula honek daukan gauzarik onena giro ilun eta makurrak agertu eragiteko lanean egon da; argazkia lohia da, ugerra, eta horrek trafikante bihozbako eta krudelen ezaugarriei ederto laguntzen deutse.
Caramel
2008-04-11 14:31 Zinema kritikakAmodio eta, batez be, desamodiozko istorioak topetan ibilten diranei itzel gustauko jake. Hori bai, batzuei, beharbada, egoeren garraztasuna arintzeko erabilitako gozotasuna demasekoa begitanduko jake.
Die fälscher
2008-04-01 13:02 Zinema kritikakFilm hau sano ezaguna ez dan benetako jazoera baten oinarrituta dago: naziek dirua faltsutzeko martxan imini eben Bernhard operazinoan. Pelikuleak atzerriko film onenaren Oscar saria jadetsi dau, eta, egia esan, gidoi on-ona eta erritmo egokia daukaz.
No country for old men
2008-03-07 11:31 Zinema kritikakEz dot ulertzen zelan esan leiteken honako hauxe dala aurton estreinau dan filmik onena; izan be, nire eretxiz, Coendarren azken behar hau geldoa, astuna eta enpagugarria da. Laburbilduz, Tommy Lee Jones eta Javier Bardem-en antzezpen zoragarriak albo batera itxita, nire ustez, ez da saldu gura izan deuskuen baizen bikaina.