Sólo quiero caminar
2008-11-28 11:57 Zinema kritikakIkusgarritasun zipriztin batzuk kenduta, Sólo quiero caminar film ilun eta aldrebesa da. Gidoia ez da apartekoa eta, are okerragoa, ez da bape sinisgarria. Zuzendariak arin jokatu behar izan dau, eszenak alkarren atzean pilatuta kontakizunak aurrera egin daian, baina, ez dau asmau pelikuleari berezko atmosfera eta giroa emoten.
- Zuzendari eta gidoilaria: Agustín Díaz Yanes.
- Herrialdeak: Espainia eta Mexiko.
- Iraupena: 130 minutu.
- Antzezleak: Diego Luna (Gabriel), Victoria Abril (Gloria), Ariadna Gil (Aurora), Pilar López de Ayala (Paloma), Elena Anaya (Ana) eta José María Yazpik (Félix).
- Argazkia: Paco Femenia.
- Musikea: Javier Limón.
- Muntaia: José Salcedo.
Arrapaladan agertzen jakuzan irudiak, bideokliparen zelan edo halango estetikea, soinu bandearen garrantzia, alkarrizketa erdi surrealistak eta, batez be, zuzentasun politikoagaz bat ez datorren indarkeria, horreetxek film honen ezaugarrietariko batzuk.
Gloriak (Victoria Abril), Aurorak (Ariadna Gil), Palomak (Pilar López de Ayala) eta Anak (Elena Anaya) behar dan guztia egiten dabe bizirauteko. Emakumezko gogor, independente eta sendoak dira eta ez dagoz gizonezkoen menpe bizitzeko prest. Huts egindako lapurreta baten ostean, bizitzeak Mexikoko uriburura eroango ditu eta hantxe jardungo dabe mendeku eta diru bila.
Kontuak kontu, ikusgarritasun zipriztin batzuk kenduta, Sólo quiero caminar film ilun eta aldrebesa da. Gidoia ez da apartekoa eta, are okerragoa, ez da bape sinisgarria. Zuzendariak arin jokatu behar izan dau, eszenak alkarren atzean pilatuta kontakizunak aurrera egin daian, baina, ez dau asmau pelikuleari berezko atmosfera eta giroa emoten. Estilismoa zuzena izanagaitik be, Agustín Díaz ez da Tarantino, ez daki berezko unibersoa sortzen, ezta indarkeria eta tentsino dramatikoa orekatzen be, eta ez gaitu harritzen. Erdibidean geratzen da, inoren eremuan, galduta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!