A thousand years of good prayers

Joseba Terreros 2008-05-30 13:49   Zinema kritikak

Film honek urregorrizko maskorra irabazi eban Donostiako zinemaldian eta oraintsu ailegau jaku zine aretoetako pantaila handietara. Komunikazino faltearen ganeko alkarrizketatzat har daiteke, alkarrizketa zorrotz baizen zirraragarritzat.

- Zuzendaria:Wayne Wang.
- Herrialdea:AEB.
- Iraupena:83 minutu.
- Antzezleak:Faye Yu (Yilan), Henry O (Shi jauna), Pasha Lychnikoff (Boris), Vida Ghahremani (Madam).
- Gidoia:Yiyun Li; gidoilariaren ipuin batean oinarrituta.
- Musikea: Lesley Barber.
- Argazkia:Patrick Lindenmaier.
- Muntaia:Deirdre Slevin.
- Diseinua:Vincent De Felice.

Shi jauna, Pekingo alargun bat da eta bakarrik dagoan lez, alaba bakarra, Yilan, bisitetan doa AEBetara. Yilan dibortziau barri da eta aitak lagundu gura deutso bizitzea berregiten. Shi jaunak gura dau Yilan pozik egotea eta zoriontsua izatea, baina ez dau emoten alabeak ikuspuntu bera daukanik.

Film honek urregorrizko maskorra irabazi eban Donostiako zinemaldian eta oraintsu ailegau jaku zine aretoetako pantaila handietara. Komunikazino faltearen ganeko alkarrizketatzat har daiteke, alkarrizketa zorrotz baizen zirraragarritzat. Aitak ez dau ulertzen alabea zergaitik dan hain berba gitxikoa, zergaitik urteten dauen gauez biharamunean beharlekura joan behar badau, zergaitik jokatzen dauen hain modu amerikartatuan txinatarra bada... Alabeak, ostera, ez daki aita zertan dabilen, ez dau gura inork bere bizimodua kontroletea eta, ganera, urteak pasau badira be, ondo gordeta deukotsoz ahaztu ez jakozan zor sentimetal batzuk.

Azken baten, lan hau asagotik entzuten doguzan berbotsen antzekoa da; gauzak iradoki, erdizka esan eta keinuen nahiz isiluneen bitartez adierazoten ditu. Egoera dramatikoa azaltzen dau, baina umore ikutu burutsu batez zipriztindutako kontrapuntu argitsuak daukaz. Hortxe, hain zuzen, pelikula on honen sekretua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu