The Bourne ultimatum
2007-08-17 02:00 Zinema kritikakFilm honek erritmo ezin biziagoa dauka eta dan-dana etenbako ekintza eszena zorabiagarrien menpe dago. Ikusleek ezin dabe unekada bakar batean be atsedenik hartu eta, alde horretatik, egia da inor ez dana abroziduko.
Mon meilleur ami
2007-08-08 02:00 Zinema kritikakFilmak bizitza honetako egoismoaren, bakardadearen eta hutsueen ganean egiten dau berba ezelango histrionismo barik eta, seguru antzean, horrexegaitik lortu dau ikuslerik gehienen oneretxia.
Vier minuten
2007-08-01 02:00 Zinema kritikakPelikula hau itzel gustauko jatzu edo guztiz bildurtuko zaitu. Egia esan, hain da iluna, ze, kalera urten ostean be, tarte bat behar da zinema aretoan sortutako ezinegona desagertu daiten.
Nuovomondo
2007-07-19 02:00 Zinema kritikakXX mendeko emigrazino italiarraren istorioa kontetan da, Mancuso familia siziliar baten ikuspegitik. XX. mende hasikerako urteetan Agrigentotik urtengo dabe Estadu Batuetara bidean.
Odette Toulemonde
2007-07-11 02:00 Zinema kritikakHonako hau film faltsu baizen artifiziosoa da, hutsala baizen eztiegia, komedia gozoaren urregorri itxurako apaingarri merkeetan bildutako istorio gazbako eta zentzunbakoa, hatan be. Indarge egiten dau aurrera, postaletako ilunabar edo iratargi bete eta ederretako mundu liluragarri eta guzurrezkoei eutsita.
Café solo... o con ellas
2007-07-05 02:00 Zinema kritikakKomedia honek ez dauka ezelango handigurarik eta bertan agiri diran egoeretariko batzuk absurdoak baizen sinisgatxak dira, baina, behinik behin, barre algara batzuk egiteko aukerea emoten dau.
Hors de prix
2007-06-25 02:00 Zinema kritikakBarre zantzorik eragin ez arren, pelikula hau komediatzat hartu dabe, baina, beharbada, demaseko algaren ordez, helburua ikusleei metraje osoan kentzen ez jaken irribarre gozo bat sortuarazotea izan da.
Ocean's thirteen
2007-06-20 02:00 Zinema kritikakOcean's thirteen honetan gehien harritzen gaituana zera da: jatorrizko filmaren antz-antzeko argumentua daukala; oraingoan, ostera, personaiak aurkezteko beharra sobran dago; halanda ze, film arin eta entretenigarriagoa itxaron geinkean. Baina, zoritxarrez, ez da halangorik jazoten.
I could never be your woman
2007-06-01 02:00 Zinema kritikakKomedia erromantiko hau genero arazoen ganeko tipiko topikoen marapilo merke bat besterik ez da, amodio eta desamodio, engainu eta desengainuez jositakoa. Pelikuleak aurrera egin ahala, gidoia gero eta sinple eta kokoloagoa da; sinplekeria eta azalkeriez ganezka agiri jaku, gogaikarri eta ahul.
L'ivresse du pouvoir
2007-05-25 02:00 Zinema kritikakFilm honetan gaurkotasun handiko gaia jorratzen da: norbanakoen ustelkeria morala eta itxurakeria. Film burutsua eta argia, baina, esan lez, arima eta bizitasun bakoa.
¿Quién dice que es fácil?
2007-05-21 02:00 Zinema kritikakNo sos vos, soy yo Argentinako film atsegin eta umoretsuak izandako arrakastearen arrastoari jarraituta, honako komedia hau etorri jaku, baina, zoritxarrez, aldeak lar handiak dira. Hasteko eta behin, umorea muturreko izakerako pertsonaia nagusien estereotipoetan oinarritzen da eta, lantzean-lantzean barre algarak sortzeko gauza izan arren, egoerak nahiko behartuta azaltzen dira, nahiko plastifikauta
Spider-man 3
2007-05-11 02:00 Zinema kritikakPeter Parkerrek lortu dau azkenean superheroiaren betebeharrak eta Mary Janerenganako maitasuna orekatzea. Baina ekatxa dator. Spidermanen mozorroa bat-batean eraldatuko da. Kontuak kontu, pelikula gogaikarria da, bizitasun bakoa, txarra eta betelan nahiz moralkeria merkeaz betetakoa. Umeak be abroziduteko modukoa.
La Môme
2007-05-02 02:00 Zinema kritikakFrantziako abeslaririk handienetariko baten bizitzearen inguruko filma dozue honako hau. Edith Piaf oso persona gorabeheratsua izan zan, taula ganean onenetariko bat izanagaitik be.
Perfect stranger
2007-04-23 02:00 Zinema kritikakThriller psikologiko honek berenberegi jorratzen dau Internetek informazinoa eskuratu eta hartu-emonak lantzeko ekarri dauen bide barriari buruzko gaia. Hasikereak itxura ona dauka, baina, aurrera egin ahala, erritmoa moteltzen da.
Atlas de geografía humana
2007-04-18 02:00 Zinema kritikakFilm honetako lau protagonistak alkarren osogarriak dira, bide desbardinak erabilita be, guztiek maitasunagaz eta bikote hartu-emonakaz zerikusia dauen bizimodu aldaketa bati egin behar deutselako aurre.
300
2007-04-13 02:00 Zinema kritikakFilmaren alderdi teknikoak ikusgarriak dira, batez be burruketan erabilitako koreografiak, baina komikietatik ataratako estatika hori hiperbolikoegi agiri da: heriotzak neurriz kanpokoak dira, armadak sinistuezinak eta politika auziak ezin gatxagoak.
La confiance règne
2007-04-10 02:00 Zinema kritikakHonako film hau komedia freskagarri modura saldu gura izan deuskue, baina, egia esan, ez dau barrerik bape eragiten, ez dauka txinpartik. Ez dakigu zer azaldu gura izan deuskuen, beharbada argumentuak bape bururik eta hankarik ez daukalako
The painted veil
2007-03-22 01:00 Zinema kritikakBilgarri ederrez jantzitako arima bako istorioa azaltzen jaku. Itxura klasikoko melodrama bat saldu gura izan deuskue, baina The painted veil nortasun eta sendotasun bako filma da; ondo eginda egonagaitik be, ez gara haregaz luzaroan gomutatuko.
Venus
2007-03-14 01:00 Zinema kritikakVenus komedia dramatiko bat da, baina erdikinean lotzen da, ez aurrera, ez atzera. Pelikula honetan alkar sekula ulertuko ez dabela emoten daben personen arteko hartu-emonen gaia jorratzen da; horri umorea, gizarte desbardintasunak eta sentsualidade ukutu interesgarria gehitu behar jakoz.
The good German
2007-03-07 01:00 Zinema kritikakZuri-baltzean egindako film honetan pertsonaien arteko hartu-emonak estereotipotik hur-hurren dagoz eta gidoia hutsuneak beteten ahalegintzen da isiluneen konspirazino ilun, nahasgarri eta gogaikarrien bitartez.