Vier minuten
2007-08-01 02:00 Zinema kritikakPelikula hau itzel gustauko jatzu edo guztiz bildurtuko zaitu. Egia esan, hain da iluna, ze, kalera urten ostean be, tarte bat behar da zinema aretoan sortutako ezinegona desagertu daiten.
- Zuzendari eta gidoilaria: Chris Kraus.
- Herrialdea:
Alemania.
- Iraupena: 113 minutu.
- Antzezleak: Monica Bleibtreu (Traude
Krüger), Hannah Herzsprung (Jenny Von Loeben), Sven Pippig (Mütze), Richy Müller
(Kowalski), Jasmin Tabatabai (Ayse), Stefan Kurt (Meyerbeer), Vadim Glowna
(Gerhard Von Loeben), Nadja Uhl (Nadine Hoffmann), Peter Davor (Wahrig), Kathrin
Kestler (Hannah).
- Musikea: Annette Focks.
- Argazkia: Judith Kaufmann.
- Muntaia: Uta Schmidt.
- Diseinua: Silke Buhr.
- Jantziak: Gioia
Raspé.
Traude Krüger (Monica Bleibtreu) edadeko piano jolea da eta musika eskolak emoten ditu Alemaniako kartzela batean. Espetxean hogeita bat urteko Jenny piano-jole talentutsua (Hannah Herzsprung) ezagutu eta interprete gazteentzako musika lehiaketan batean aurkezteko erabagia hartuko dau. Itxuraz guztiz bestelakoak diran andrazko bi honeek batera egingo dabe behar gureztala; horretarako, alkar ezagutu eta errespetatzen ikasi behar izango dabe.
Pelikula hau itzel gustauko jatzu edo guztiz bildurtuko zaitu. Egia esan, hain da iluna, ze, kalera urten ostean be, tarte bat behar da zinema aretoan sortutako ezinegona desagertu daiten. Edozelan be, film hau ikusten joango diranek jakin behar dabe guztira 16 sari eskuratu dauzela orain arte aurkeztutako lehiaketetan eta kritika ezin hobeak egin deutsiezala. Gidoia zoragarria da eta piano irakaslearen jarduna bildurgarria baizen bikaina. Monica Bleibtreu irakaslearen eta Hannah Herzseprung ikaslearen antzezpen lanek sinisgarritasun osoa daukie; ganera, irudia tratetako modua, aukeratutako koloreak, zapalketa sentsazinoa... osogarri guzti-guztiak larritasuna eragiteko ederto bideratu dira. Arazo bakarra horixe da: estutasun lar igarriko dozuela.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!