Ocean's thirteen
2007-06-20 02:00 Zinema kritikakOcean's thirteen honetan gehien harritzen gaituana zera da: jatorrizko filmaren antz-antzeko argumentua daukala; oraingoan, ostera, personaiak aurkezteko beharra sobran dago; halanda ze, film arin eta entretenigarriagoa itxaron geinkean. Baina, zoritxarrez, ez da halangorik jazoten.
- Zuzendaria: Steven Soderbergh.
- Herrialdea: AEB.
- Iraupena: 122 minutu.
- Antzezleak: George Clooney (Danny Ocean), Brad Pitt (Rusty Ryan), Matt Damon (Linus Caldwell/Lenny Pepperidge), Andy Garcia (Terry Benedict), Don Cheadle (Basher Tarr/Fender Roads), Bernie Mac (Frank Catton), Ellen Barkin (Abigail Sponder), Al Pacino (Willie Banks), Casey Affleck (Virgil Malloy), Scott Caan (Turk Malloy), Eddie Jemison (Livingston Dell), Shaobo Qin (Yen/Sr. Weng), Carl Reiner (Saul Bloom/Kensington Chubb), Elliott Gould (Reuben Tishkoff), Vincent Cassel (François Toulour).
- Gidoia: Brian Koppelman eta David Levien; George Clayton Johnson-ek eta Jack Golden Russell-ek sortutako personaietan oinarrituz.
- Musikea: David Holmes.
- Argazkia: Peter Andrews.
- Muntaia: Stephen Mirrione.
- Diseinua: Philip Messina.
- Jantziak: Louise Frogley.
Danny Oceanek eta beraren taldeak arrazoi bakarra beharko dabe orain arteko kolperik arriskutsu eta handiena joteko: kideetako bat defendidutea. Willy Bankek, kasino baten jaube zitalak, inoz ez eban pentsauko dan-dana bere kontra etorriko zanik Danny Oceanen lagun eta zaintzaileari traizinoa egin eta gero. Bankek taldeko jatorrizko kideetako bat menperatu dau, baina beste guztiek zutunik jarraitzen dabe, helburu bakarra dabela: Bank-i beste behin irabaztea.
Ocean's thirteen honetan gehien harritzen gaituana zera da: jatorrizko filmaren antz-antzeko argumentua daukala; oraingoan, ostera, personaiak aurkezteko beharra sobran dago; halanda ze, film arin eta entretenigarriagoa itxaron geinkean. Baina, zoritxarrez, ez da halangorik jazoten; izan be, atrakua preparetako lehenengo zatia lar luzatzen da eta harira ez datozen zehaztasun gehiegi emoten ditue; atrakua bera egiten dan bigarren zatian eszena entretenigarriak agiri dira, baina ordurako belu dala esan daiteke.
Bestalde, gidoia ez da bape originala, taldeko bigarren mailako personaia batzuk oso behartuta sartu ditue pelikulan (argi dago bertan azaltzen dirala aurreko beste pelikula bietara hurreraturiko ikus-entzuleek faltan igarri ez daiezan) eta alkarrizketetan erabili daben umorea sano gorabeheratsua da; hori bai unekada batzuetan barre egin ahal izango dozue eta ez zarie larregi abrosiduko. Dana dala, nire eretxiz, esandako guztia nahikoa da daborduko birritan ikusi dogun pelikula batez gozetea merezidu dauen ala ez erabagiteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!