I could never be your woman
2007-06-01 02:00 Zinema kritikakKomedia erromantiko hau genero arazoen ganeko tipiko topikoen marapilo merke bat besterik ez da, amodio eta desamodio, engainu eta desengainuez jositakoa. Pelikuleak aurrera egin ahala, gidoia gero eta sinple eta kokoloagoa da; sinplekeria eta azalkeriez ganezka agiri jaku, gogaikarri eta ahul.
- Zuzendaria eta gidoia: Amy Heckerling.
- Herrialdea: AEB.
- Iraupena: 97 minutu.
- Antzezleak: Michelle Pfeiffer (Rosie), Paul Rudd (Adam Perl), Saoirse Ronan (Izzie), Tracey Ullman (Ama Lurra), Jon Lovitz (Nathan), Fred Willard (Marty), Stacey Dash (Brianna Minx), Sarah Alexander (Jeannie), Rory Copus (Dylan).
- Musikea: Mike Hedges.
- Argazkia: Brian Tufano.
- Muntaia: Kate Coggins.
- Diseinua: Jon Henson.
- Jantziak: Shay Cunliffe.
Rosie, 40 urteko ama ezkonbakoa da eta Los Angelesen bizi da. Bizitza ez joako gaztetan itxaroten eban lez. ‘Aurrera, neska’ telebistan aurkezten dauen saioak arazo larriak ditu; Marty nagusi sexistak ‘reality’ barri bat imini gura dau horren ordez, eta Jeannie laguntzailea sabotajea egin nahian dabil. Etxean gauzak ez dagoz askoz hobeto.
Komedia erromantiko hau genero arazoen ganeko tipiko topikoen marapilo merke bat besterik ez da, amodio eta desamodio, engainu eta desengainuez jositakoa. Pelikuleak aurrera egin ahala, gidoia gero eta sinple eta kokoloagoa da; sinplekeria eta azalkeriez ganezka agiri jaku, gogaikarri eta ahul. Alkarrizketak zirkunstantzialak dira, indargeak, eta, barre eragin beharko leuskiguen pasarteak negargurea emoteko modukoak dira. Antzezpenei jagokenez, filmaren maila berekoak dirala esan daiteke; ganera, zoritxarrez, antzezpen hobeek be ez leukie neurri honetako zarrapastada hau konponduko. Michelle Pfeiffer-en zale sutsuei baino ezin jake gomendatu, benetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!