Le passager

Joseba Terreros 2006-12-04 01:00   Zinema kritikak

Kontakizunaren nahasmendua handi-handia da, pelikuleari nahita ezarritako erritmo apalegiari esker jarraitzeko arazorik egon ez arren, eta unekada batzuetan haria galtzen da istorioaren geldotasunaren ondorioz.

¿Por qué se frotan las patitas?

Joseba Terreros 2006-11-29 01:00   Zinema kritikak

Al otro lado de la cama filmen itxurako beste bat egin gura izan dabe, baina komedia hau aurreko bi horreek baino makalagoa da.

Los fantasmas de Goya

Joseba Terreros 2006-11-17 01:00   Zinema kritikak

Los fantasma de Goya nahiko foiletoia da, sano desorekatuta dago eta protagonista nagusiaren bizitzea bigarren maila batera pasetan da arin be arin, melodrama merke baten ezaugarri guztiak bereganatuz.

Little Miss Sunshine

Joseba Terreros 2006-11-14 01:00   Zinema kritikak

Hoover familia bitxiak bidaia egingo dau neskatoentzako edertasun lehiaketa batean parte hartzeko. Horrek, itzelezko kaosa sortzeaz aparte, goitik beherako aldaketak be ekarriko dauz protagonisten bizitzetara. Antzezleen lana azpimarratzekoa da; nork baino nork jardun eta kontakizunari gidoiak ez daukan sinisgarritasuna emon deutsie.

The lost city

Joseba Terreros 2006-11-09 01:00   Zinema kritikak

Andy Garciak zuzendutako The lost city filma seguru antzean erbesteko esperientziak eragindako zirraren eta bihotzondokoen ondoriotzat hartu daiteke, aktore eta zuzendari kubatar honen familiak bizi behar izan eban egoerea kontuan hartzen badogu.

Scoop

Joseba Terreros 2006-11-06 01:00   Zinema kritikak

Filmaren hasikeratik Woody Allen-ek bere birtute eta makalguneakaz olgetan dabilela emoten dau. Horren ondoren, azaleko istorio bat azalduko jaku, aparteko suspense eta graziarik ez daukana eta, batez be, ezer barririk kontetan ez deuskuna.

The departed

Joseba Terreros 2006-10-31 01:00   Zinema kritikak

Martin Scorsesek zuztarretara itzuli, historia kutsua daukien lanak albo batera itxi eta gangsterren inguruko film sendo hau aurkeztu deusku.

The Black Dahlia

Joseba Terreros 2006-10-27 02:00   Zinema kritikak

De Palma ospetsuak zine baltz klasikoaren bidetik jo gura izan dau, istorio honetan AEBetako hilketa hunkigarri batera hurreratuz. Baina, zoritxarrez, asko be asko dira film honetan huts egin daben osogaiak.

The Devil wears Prada

Joseba Terreros 2006-10-25 02:00   Zinema kritikak

Izenburu deigarri baten azpian gordeta, pelikula hau azkenaldion gure zinema aretoak beteten dabezan komedia eskas eta ziztrinetariko bat besterik ez da.

Los Borgia

Joseba Terreros 2006-10-20 02:00   Zinema kritikak

Los Borgia seriotasunez atonduta dago, girotze behar ikaragarria egin eta eszenografia ondo be ondo landu dabe, antzezpenak ez dira txarrak... Baina, hori guztiori kontuan izanagaitik be, gehienok abrozidu egin ginan.

Ia 30.000 lagunek ikusi dabe daborduko Kutsidazu bidea, Ixabel

Joseba Terreros 2006-10-20 02:00

Irailaren 28an Donostiako Zinemaldiaren barruan estreinau ebenetik, 30.000 lagun inguruk ikusi dabe 'Kutsidazu bidea, Ixabel' filma.

Elementarteilchen

Joseba Terreros 2006-10-18 02:00   Zinema kritikak

Filmaren garapena ez dago bape orekatuta, istorioa eta arazoak aurkezteko aukeratutako bideak ez dauka ez hankarik ez bururik, gidoia ez da apartekoa eta gai transzendental larregi azaltzen ahalegintzen da, bakar batean be sakondu barik.

Kutsidazu bidea Ixabel

Joseba Terreros 2006-10-11 02:00   Zinema kritikak

Film hau Sagastizabalek orain dala hamar bat urte idatzitako nobelearen moldaketea da, antzerkitik igaro ostean zinemara ailegau dana.

The cave of the yellow dog

Joseba Terreros 2006-10-06 02:00   Zinema kritikak

Fikzino eta dokumentalaren arteko film honen erreferentziak onak ziran eta, egia esan, agindutakoa beteten dauela esan beharra dago. Zinea beste erralidade eta mundu batzuk ezagutzeko tresna modura be ulertzen dogunontzat pelikula ezin egokiagoa da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Thank you for smoking

Joseba Terreros 2006-10-03 02:00   Zinema kritikak

Nick Naylor Big Tobacco enpresako burua da eta erretzaileen eta tabako-konpainien alde egiten dau, gaur egungo kultura puritanoaren atxakian.

Pelikula honek manipulazinoaren ganeko satira entretenigarria egiten dau.

Miami vice

Joseba Terreros 2006-09-29 02:00   Zinema kritikak

Sonny Crockett eta Ricardo Tubbs agenteak Miamiko droga trafikatzaileen talde batean infiltrau dira.

Pelikulearen hasikerea interesgarri eta bizia da, zirraragarria, baina, aurrera egin ahala, puztutako globoa zulotu eta amaierara arte ez da hasikeran agindutako interesgarritasun mailara helduko.

The break-up

Joseba Terreros 2006-09-26 02:00   Zinema kritikak

Ezin esan leiteke honako hau komedia erromantiko bat danik, batetik bape barrerik eragiten ez dauelako eta, bestetik, erromantikotasuna inon be igarten ez dalako.

Donostia, zinearen uriburua

Joseba Terreros 2006-09-22 02:00   Barriak

Aurten be zinema munduko izar handiek bisitauko dabe Gipuzkoako uriburua. Besteak beste, Max Von Sydow, Matt Dillon, Clive Owen, Jeanne Moreau eta Diane Kruger izango dira bertan, Oliver Stone eta Gonzalez Iñarritu zuzendariakaz batera.

The wind that shakes the barley

Joseba Terreros 2006-09-19 02:00   Zinema kritikak

Kean Lochek Ingalaterran polemika bizia sortu eragin dauen film bat ekarri deusku, baina, errealismo gordinari oratuta be, neurri batean, behinik behin, albo batera itxi dau bere ohiko estilo legor, hotz eta bilozia, girotze nahiz apaintze lanari garrantzi handiagoa emonez.

Kinky Boots

Joseba Terreros 2006-09-15 02:00   Zinema kritikak

Zapatagintzako lantegi zaharra salbetako ahaleginetan, film honetako protagonistek ‘drag queen’-entzako botak egiteko erabagia hartuko dabe eta hori guztiori Ingalaterrako herri txiki eta konserbadore baten testuinguruan.