The Devil wears Prada

Joseba Terreros 2006-10-25 02:00   Zinema kritikak

Izenburu deigarri baten azpian gordeta, pelikula hau azkenaldion gure zinema aretoak beteten dabezan komedia eskas eta ziztrinetariko bat besterik ez da.

- Zuzendaria: David Frankel.
- Herrialdea: AEB.
- Iraupena: 109 minutu.
- Antzezleak: Meryl Streep (Miranda Priestly), Anne Hathaway (Andrea Sachs), Stanley Tucci (Nigel), Simon Baker (Christian Thompson), Emily Blunt (Emily), Adrian Grenier (Nate), Tracie Thoms (Lilly), Rich Sommer (Doug), Daniel Sunjata (James Holt), Rebecca Mader (Jocelyn).
- Gidoia: Aline Brosh McKeena; Lauren Weisberger-en nobelan oinarrituta.
- Musikea: Theodore Shapiro.
- Argazkia: Florian Ballhaus.
- Muntaia: Mark Livolsi.
- Diseinua: Jess Gonchor.
- Jantziak: Patricia Field.

Miranda Prestly New Yorkeko moda aldizkaririk garrantzitsuenaren editore entzutetsuaren laguntzailea da Andrea. Modearen munduan askok mirestu eta maite dabe Miranda; berak zehazten dau zer jantziko daben mundu osoko personek hurrengo denporaldian. Andreak, baina, ez dau lar gustoko, beharrean gogorregi jokatzen dauelako. Arropa karu eta esklusiboek estaltzen daben deabrutzat hartzen dau Andreak.

Izenburu deigarri baten azpian gordeta, pelikula hau azkenaldion gure zinema aretoak beteten dabezan komedia eskas eta ziztrinetariko bat besterik ez da, guztiz estereotipautako personaiek eta gidoi gazbako batek lagunduta. Film hau gorputz mehe-mehe batean jantzitako soineko estu-estu bat baizen erakargarria da: azal eta hazurra, azken batean. Filmaren hasikeran ikusleei igarri dakikeen interesak ez dau hogei minutu baino gehiago irauten eta, zoritzarrez, dan-dana kaskarkeriaren eremu gogaikarrian sartzen da arin be arin. Ganera, komedia modura aurkeztuagaitik be, aurreikusteko moduko ohiko gag batzuk kenduta, ez dakit zelan saldu deuskuen izendapen horren bitartez, barre algararik bape ez dau eragiten eta. Bilgarri ederrez jantzitako bonboi garratz eta txarra, benetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu