Le passager

Joseba Terreros 2006-12-04 01:00   Zinema kritikak

Kontakizunaren nahasmendua handi-handia da, pelikuleari nahita ezarritako erritmo apalegiari esker jarraitzeko arazorik egon ez arren, eta unekada batzuetan haria galtzen da istorioaren geldotasunaren ondorioz.

- Zuzendaria: Eric Caravaca.
- Herrialdea: Frantzia.
- Iraupena: 85 minutu.
- Antzezleak: Eric Caravaca (Thomas), Julie Depardieu (Jeanne), Vincent Rottiers (Lucas), Maurice Bénichou (Jospeh), Maurice Garrel (Gilbert), Rémi Martin (Richard), Michelle Goddet (gorputegiko behargina), Jérome Petament (jendarmea).
- Gidoia: Eric Caravaca eta Laurent Perreau; Arnaud Cathrineren ‘La route de Midland’ nobelan oinarrituta.
- Musikea: Gregoire Hetzel.
- Argazkia: Céline Bozon.
- Muntaia: Simon Jacquet.
- Diseinua: Patrick Durand eta Valérie Saradjian.
- Jantziak: Edwige Morel D'Arleux.

Thomas (Eric Caravaca) bere anaiaren heriotzearen barri jakin eta jaioterrira itzuli da, Richard-en gorpua hara bialduko dabelako. Hileta eleizkizunak izan baino lehenago, familiarteko sekretu batzuk argitu gura izango dauz. Bakea topau gura dau. Umetan egindakoagaitik, anaia parkatzeko eguna heldu dala uste dau. Thomas-ek ostatu hartuko dau Jeann-ek zuzendutako hotel txiki batean; neska hori Richard-en neskalaguna izan zan eta bertan egun zoriontsuak bizi izan ebezan berak eta semetzat hartutako Lucas gazteak.

Filmaren gaia ez da erraza eta gidoiak labur-labur jorratzen dau, etorkizunari begiratu eta aurrera jo ahal izateko, iragana gainditu behar dalako ideia azpimarratu guran edo. Edozelan be, kontakizunaren nahasmendua handi-handia da, pelikuleari nahita ezarritako erritmo apalegiari esker jarraitzeko arazorik egon ez arren, eta unekada batzuetan haria galtzen da istorioaren geldotasunaren ondorioz. Ganera, dan-dana gris, goibel, triste eta ilun agiri da, bizipoza baikorren kontu hutsa izango balitz lez. Bestalde, antzezleen lana bikaina da eta girotze lan malenkoniatsua ederra. Baina, mesedez ez ikusi guztiok euki ohi doguzan egun etsigarri horreetariko batean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu