The departed

Joseba Terreros 2006-10-31 01:00   Zinema kritikak

Martin Scorsesek zuztarretara itzuli, historia kutsua daukien lanak albo batera itxi eta gangsterren inguruko film sendo hau aurkeztu deusku.

- Zuzendaria: Martin Scorsese.
- Herrialdea: AEB.
- Iraupena: 152 minutu.
- Antzezleak: Leonardo DiCaprio (Billy Costigan), Matt Damon (Colin Sullivan), Jack Nicholson (Frank Costello), Mark Wahlberg (Dignam sarjentua), Martin Sheen (Queenan kapitaina), Ray Winstone (Sr. French), Vera Farmiga (Madolyn), Alec Baldwin (Ellerby kapitaina), Anthony Anderson (Brown), Kevin Corrigan (Sean), James Badge Dale (Barrigan).
- Gidoia: William Monahan, Andrew Lau eta Alan Mak-en 'Infernal affairs' pelikulan oinarrituta.
- Musikea: Howard Shore.
- Argazkia: Michael Ballhaus.
- Muntaia: Thelma Schoonmaker.
- Diseinua: Kristi Zea.
- Jantziak: Sandy Powell.

Massachusetts-eko poliziak uriko gangster talderik indartsuena desegin gura dau. Horretarako, Billy Costigan hasibarria infiltratu gura dabe Frank Costellok zuzentzen dauen talde kriminalean. Gaztea Costelloren konfiantzea eskuratzen ahaleginduko da, baina bien bitartean beste polizia gazte bat, Colin Sullivan, beharrean dabil Costellorentzat, mafiosoaren atxiloketaz arduratu behar dan goi sailean, hain zuzen. Edozelan be, bai poliziak bai gangsterrek jakingo dabe nor edo nor sator lanean dabilena euren artean, eta hareen bila abiatuko dira.

Martin Scorsesek zuztarretara itzuli, historia kutsua daukien lanak albo batera itxi eta gangsterren inguruko film sendo hau aurkeztu deusku. 'The departed' behar ona da, komertzialtasunari uko egin barik distira handia daukana: gidoia indartsua da, personaiak konplexuak eta liskarrak korapilatsuak. Horreri, ganera, antzezpen ezin hobeak eskaini dabezan aktoreen zeregin ikusgarria gehitu behar jako.

Bestalde, pelikula bikainen ezaugarri nagusienetariko bat dauka: emozinoa gora egitea apurka-apurka baina eten barik. Akatsen artean, beharbada, Martin Scorsesek larregi luzatu dauz aparteko interesik ez daukien azalpen eta eszena batzuk. Edozelan be, lan interesgarria, gustora ikusten diran horreetariko bat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu