The lost city

Joseba Terreros 2006-11-09 01:00   Zinema kritikak

Andy Garciak zuzendutako The lost city filma seguru antzean erbesteko esperientziak eragindako zirraren eta bihotzondokoen ondoriotzat hartu daiteke, aktore eta zuzendari kubatar honen familiak bizi behar izan eban egoerea kontuan hartzen badogu.

- Zuzendaria: Andy Garcia.
- Herrialdea: AEB.
- Iraupena: 143 minutu.
- Antzezleak: Steven Bauer (Castel kapitaina), Richard Bradford (Donoso Fellove), Nestor Carbonell (Luis Fellove), Andy Garcia (Fico Fellove), Dustin Hoffman (Meyer Lansky), William Marquez (Rodney), Julio Oscar Mechoso (Candela korolena), Tomás Milian (Fedrico Fellove), Enrique Murciano (Ricardo Fellove), Bill Murray (idazlea), Elizabeth Peña (Muñoz milizianoa), Inés Sastre (Aurora Fellove).
- Gidoia: Guillermo Cabrera Infante.
- Musikea: Andy Garcia.
- Argazkia: Emmanuel Kadosh.
- Muntaia: Christopher Cibelli.
- Diseinua: Waldemar Kalinowski.
- Jantziak: Deborah Lynn Scott.

Habanan, 50eko hamarkadako amaieran, gaueko klub ezagunenaren jaubeak bere burua atrapauta ikusiko dau Kubak bizi dauen iraultza gogorrean. Batistaren erregimenetik Fidel Castroren estadu marxistara igaroteko sasoia da eta, jazokera horreek bultzatuta, protagonisteak ugartea itxi eta New Yorkera egin beharko dau iges.

Andy Garciak zuzendutako The lost city filma seguru antzean erbesteko esperientziak eragindako zirraren eta bihotzondokoen ondoriotzat hartu daiteke, aktore eta zuzendari kubatar honen familiak bizi behar izan eban egoerea kontuan hartzen badogu. Edozelan be, panfleto bat izatetik nahiko hurren dago, pelikulan erregimen aldaketea ekarri eben arrazoiak behin be aztertzen ez diralako eta ugarteko klase pribilegiatu nahiz liberalaren ikuspuntua besterik jorratzen ez dalako.

Ideologia kontuak albo batera itxita, filmak ez dauka erritmorik, ez indarrik, ez eta argitasunik be. Nahiko gazbakoa da eta, duda izpi barik, luzeegia; hain da luzea, ze ikusleek ez daukie zinema aretotik urteteko aukerarik, izarrik dagozan bitartean. Castroren arerio sutsuak be abroziduko litzatekez, benetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu