Ia 30.000 lagunek ikusi dabe daborduko Kutsidazu bidea, Ixabel

Joseba Terreros 2006-10-20 02:00

Irailaren 28an Donostiako Zinemaldiaren barruan estreinau ebenetik, 30.000 lagun inguruk ikusi dabe 'Kutsidazu bidea, Ixabel' filma.

Irailaren 28an Donostiako Zinemaldiaren barruan estreinau ebenetik, 30.000 lagun inguruk ikusi dabe 'Kutsidazu bidea, Ixabel' filma. Txalo zaparrada handia jaso eban pelikuleak Donostian eta jenteak pozik urten eban Kursaaletik. Hurrengo egunean, 29an, Gipuzkoako hainbat zinema aretotan eta Gasteizen estreinau eben Mireia Gabilondok eta Fernando Bernuesek zuzendutako filma, eta astebete geroago, urriaren 6an, Bizkaira eta Nafarroara heldu zan. Beraz, gure zinemetan hilabete egin baino lehenago, ikusle kopuru garrantzitsua lortu dau euskal produkzino honek.

Aldizkari honetako irakurleok kritiken atalean irakurri ahal izan dozuen lez, Juan Martin euskaldun barri donostiarrak garagarrilaren erdialdean ekin eutson baserri giroan euskerea ikasteari. Uria itxi eta Asteasuko Irarreta etxondora joango da; bertan Juan Luis eta Ixabel eukiko dauz begira. Baserrian euskaltegiko ikasgaiak osotu eta herriko berbetea ondo ikasten ahaleginduko da. Orain dala hamar urte Joxan Sagastizabalek idatzitako nobelearen moldaketea da filma, baina Mireia Gabilondo eta Fernando Bernues zuzendariek istorioa zabaltzeko erabagia hartu dabe. Personaia barriak sortu eta 1978. urteko testuinguruari garrantzia handiagoa emon deutsie, trantsizino sasoiak aukera zabalagoak emoten ebazalakoan. Filma egiteaz ganera, ETBn eskainiko daben sei ataleko telesaila be egingo dabe.

Gaztelun filmau dabe, eta bertako herritar guztien laguntasuna ezinbestekoa izan dala adierazo dabe zuzendariek. Tabernea, eskola nazionala, herria bera... Asko izan dira aukeratu beharreko eszenatokiak, istorioak halantxe eskatzen ebalako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu