Letters from Iwo Jima
2007-03-01 01:00 Zinema kritikakHonako hau gomuta historikoa berrikusteko lana da eta, ondorioz, ezelako gozagarri barik jasotako gerra eszena gordin eta ikaragarriak ikusteko aukerea dago, indarkeriaren krudelkeria agirian iminteko.
The backwoods
2007-02-23 01:00 Zinema kritikakHonako hau Koldo Serra bilbotarraren lehenengo film luzea da eta, gorabeherak gorabehera, lan txukuna egin dauela esan beharra dago. Narrazinoa argia da eta kontakizunak aurrera egiten dau eten barik; horregaitik, ikusleek ez dabe interesik galtzen, ez dabe pelikulea bertan behera ixten.
Das leben der anderen
2007-02-21 01:00 Zinema kritikak'Das leben der anderen' aukeratua izan da ingelez eginda ez dagoan filmik onenaren Oscar saria irabazteko eta, filma ikusita, argi dago ez dana kasualidadea, ez dana ideologia kontua. Laburbilduz, film sendoa eta ona.
Blood diamond
2007-02-16 01:00 Zinema kritikakIstorio honi esker, Leonardo DiCapriok Oscarretarako beste izentapen bat jadetsi dau eta, antza danez, antzezle dramatikorik onenaren estatutxua eskuratzeko aukera handiak daukaz.
The pursuit of happyness
2007-02-13 01:00 Zinema kritikakWill Smith-en jarduna ona izanagaitik be, zelanbaiteko betekadea eragiten deusku, kredituetan izan ezik, ia eszena guztietan azaltzen jaku eta. Ganera, kontakizuna ez da bape barritzailea.
Darshan: L'étreinte
2007-02-07 01:00Dokumental honek India ikusgarri eta behartsu baizen miragarrian mundua sentiduteko beste lekukotza baten barri emon gura dau. Edozelan be, lar mistiko eta mitomanoa da eta horrek gogaikarri bihurtzen dau.
El laberinto del fauno
2007-02-05 01:00‘El laberinto del fauno’ filmaren alderdirik ederrena ikus-entzunezko sorkuntza lan surrealista eta fantastiko modura daukan biribiltasunean dago; zuzendariak ezin hobeto buztartu dauz fantasia iheskorraren eta errealidade gordinaren munduak. Ipuin zoragarria da, ederto atondu eta egitaratuta dagoana.
Die weisse Massai
2007-01-31 01:00 Zinema kritikakFilm honek kritika onak jadetsi ditu Alemanian eta ikusle ugari hurreratu dira zinema aretoetara, kontakizun honetaz gozetako asmotan. Edozelan be, paisajeen edertasuna eta sentimentuen indarra gorabehera, pelikuleak ez dau aparteko ezer eskaintzen, ez gauza barririk, behinik behin.
Stranger than fiction
2007-01-25 01:00 Zinema kritikakStranger than fiction hainbat gairi oratzen deutson komedia da, berbarako errealidade gris, triste eta goibela ostentzen daben hainbat usadiok menperaturiko persona baten askapen bidea, sorkuntza krisialdi batek atrapautako idazle baten obsesinoak eta etsipena, bizitzearen ohikeria...
La caja Kovak
2007-01-19 01:00 Zinema kritikakIdazle baten neskalaguna hilik agertzen da, ustez bere buruaz beste egin ostean, baina protagonistearen ustez hipotesi horrek ez dauka ez hankarik ez bururik. Filma entretenigarria da eta tarte on bat pasetako aukerea eskaintzen dau, baina berehala ahaztuko jatzue.
Babel, Urrezko Globo Saria Film Onenari
2007-01-15 01:00 Zinema kritikakPelikula honetan hiru istorio nahastau eta alkarregaz buztartzen dira, ahul eta makalgunez jositako gizateria honen gainbeherearen barri emoteko. Gidoia zoragarria da, distiratsua eta argia.
Lemming
2007-01-09 01:00 Zinema kritikakLemming bildur eta mamuen ganeko filma da, errealidade eta fantasiaren arteko eremu labankorrera zanga egiten dauena. Kontakizunaren hasikerako zatia irrazionaltasunaren gaia jorratzeko beren beregi atondu dabe, baina, lehenengo tarte hori gainditua, desengainua azalduko da, kontetan gura dauen guztia sinisgatxa dalako.
Laitakaupungin valot
2007-01-05 01:00 Zinema kritikakProtagonisteak segurtasun jagole modura egiten dau behar gauez eta gizartean hoztasun eta ardurabakotasuna besterik ez dau igarten. Filmak barruko istorio baten barri emoten deusku, erritmo apal eta motela erabiliz.
Candida
2007-01-03 01:00 Zinema kritikakOntasun urratuezinez jantzitako neskame honen gaineko istorioak neurri bako sentimentalismoaren potxingora salto egin eta bustiegi azaltzen jaku, bihozberatasunaz mela-mela eginda.
Derecho de familia
2006-12-28 01:00 Zinema kritikakFilm honetan umorea, zakarkeriaren preminarik ez daukan sensibilidadea eta samurtasuna buztartzen dira neurri-neurrian, familia baten barruko hartu-emonen gorabeheren barri emoteko eta, batez be, aitatasunak dakartzan desafioak aztertzeko.
Eragon
2006-12-22 01:00 Zinema kritikakFilm honetan azaltzen dan guzti-guztia aldez aurretik ikusi dozuela pentsauko dozue; ganera, personaia guztiak zeharo estereotipauta dagoz: onak gazteak eta lirainak dira eta txarrak motzak eta zatarrak.
Casino Royale
2006-12-20 01:00 Zinema kritikakJames Bond ostera be itzuli da pantaila handira, baina, Pierce Brosnan-ek antzezturiko personaiarengandik urruntzeko eta gauza barriak aurkezteko egindako ahaleginak gorabehera, film honen emoia ez da izan aurrekoena baizen distiratsua.
Grbavica
2006-12-15 01:00 Zinema kritikakFilm honek Urregorrizko Hartz ospetsua irabazi eban Berlinen eta, egia esan, Balkanetako gerraostearen ganeko istorio bikaina da.
Déjà vu
2006-12-12 01:00 Zinema kritikakDenzel Washington-en antzezpena filmaren maila berekoa da. Kaskarra benetan.
Das parfum: Die geschichte eines mörders
2006-12-05 01:00 Zinema kritikakFilm hau Patrick Süskind-en nobelearen moldaketa lan ederra dala idatziko bageunke, seguru antzean istorio ikaragarri hau irakurri eta haregaz gozau ebenetariko batzuek esango leukie ez dala horrenbesteraino. Filmek ezin dabe irakurritakoaren ganean zabaldutako irudimena parekatu, baina oraingoan jenterik gehienari entzun ahal izan jako pelikulan egindako lana ona eta kalidadezkoa izan dala.