Laitakaupungin valot
2007-01-05 01:00 Zinema kritikakProtagonisteak segurtasun jagole modura egiten dau behar gauez eta gizartean hoztasun eta ardurabakotasuna besterik ez dau igarten. Filmak barruko istorio baten barri emoten deusku, erritmo apal eta motela erabiliz.
- Zuzendari eta gidoilaria: Aki Kaurismäki.
- Herrialdeak: Finlandia, Alemania eta Frantzia.
- Iraupena: 80 minutu.
- Antzezleak: Janne Hyytiäinen (Koistinen), Maria Järvenhelmi (Mirja), Maria Heiskanen (Aila), Ilkka Koivula (Lindholm), Sergei Doudko, Andrei Gennadiev, Arturas Pozdniakovas, Matti Onnismaa, Sulevi Peltola, Antti Reini, Heikki Heimo.
- Argazkia: Timo Salminen.
- Muntaia: Aki Kaurismäki.
- Zuzendaritza artistikoa: Markku Pätilä.
- Jantziak: Outi Harjupatana.
Koistinenek (Janne Hyytiäinen) segurtasun jagole modura egiten dau behar gauez; gizartean hoztasun eta ardurabakotasuna besterik ez dau igarten, eta horrek itxaropen guztiak hausten deutsoz. Maitasunaren premina dauka eta mafiako kideen talde bat horretaz aprobetxauko da. Emakume baten laguntzinoz lapurreta bat egin eta errua Koistinen-eri, segurtasun jagole apal honeri, botako deutse. Ondorioz, guardiak lana, askatasuna eta ameseteak galduko dauz.
Honako film honek protagonistearen barruko istorio baten barri emoten deusku, erritmo apal eta motela erabiliz. Larregiko sakontasuna azaldu gura badau be, ez dau aparteko ezer kontetan, baina beharbada horretan egon leiteke film honen merezimenturik handiena. Antza danez, Sevillako zimena jaialdian ikusleek txalo zaparrada batez agurtu eben pelikula hau; seguru antzean, horrelako zinemarik ikusteko usadiorik ez daukagunez, noizik behinean eskertzen da, abroziduteko bildur ez bazarie, behintzat. Edozelan be, estu eta geldoegi agiri da eta ez da aretotik pozik urteteko biderik egokiena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!