The backwoods

Joseba Terreros 2007-02-23 01:00   Zinema kritikak

Honako hau Koldo Serra bilbotarraren lehenengo film luzea da eta, gorabeherak gorabehera, lan txukuna egin dauela esan beharra dago. Narrazinoa argia da eta kontakizunak aurrera egiten dau eten barik; horregaitik, ikusleek ez dabe interesik galtzen, ez dabe pelikulea bertan behera ixten.

- Zuzendaria:Koldo Serra.
- Herrialdeak: Erresuma Batua, Espainia eta Frantzia.
- Iraupena: 93 minutu.
- Antzezleak:Gary Oldman (Paul), Virginie Ledoyen (Lucy), Paddy Considine (Norman), Aitana Sánchez-Gijón (Isabel), Lluís Homar (Paco), Yaiza Esteve (Nerea), Andrés Gertrudix (Antonio), Jon Ariño (Lechón), Cándido Uranga (Miguel), Álex Angulo (José Andrés), Patxi Bisquert (José Luis).
- Gidoia:Jon Sagalá eta Koldo Serra.
- Musikea: Fernando Velázquez.
- Argazkia: Unax Mendia.
- Muntaia: Javier Ruiz Caldera.
- Zuzendaritza artistikoa: Juanjo Gracia eta Mario Suances.
-Jantziak: Josune Lasa.

Azken aldion, Lucy eta Norman-en arteko hartu-emonak ez dira behar baizen gozoak eta, egoera korapilatsua konpontzeko asmoz, basoan erdi galduta dagoan etxola batera joango dira, egun batzuk igaroten. Lasaitasuna, baina, eten egingo da, etxolan neskato giltzapetu bat topaukeran.

Honako hau Koldo Serra bilbotarraren lehenengo film luzea da eta, gorabeherak gorabehera, lan txukuna egin dauela esan beharra dago. Narrazinoa argia da eta kontakizunak aurrera egiten dau eten barik; horregaitik, ikusleek ez dabe interesik galtzen, ez dabe pelikulea bertan behera ixten. Edozelan be, erritmoa egokia izanagaitik be, gidoia makala da, ahul eta indargea, batez be maitasun eszenetan; ganera, unekada batzuetan sinisgarritasuna galtzen dau itzulpen eta bikoizketa arazoak dirala eta.

Antzezleen jarduna, Aitana Sánchez-Gijón-ena izan ezik, ez da txarra; aparteko lanik opetsi ez arren, profesionaltasunez jokatu dabe; azpimarratzekotan, bigarren mailako zeregina beteten dauen antzezle baten lana aitatu behar da, Lluís Homar-ena, hatan be. Laburbilduz, film interesgarria, baina guztiok asebeteteko hutsune larregitxu daukazana.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu