Das leben der anderen
2007-02-21 01:00 Zinema kritikak'Das leben der anderen' aukeratua izan da ingelez eginda ez dagoan filmik onenaren Oscar saria irabazteko eta, filma ikusita, argi dago ez dana kasualidadea, ez dana ideologia kontua. Laburbilduz, film sendoa eta ona.
- Zuzendaria eta gidoilaria: Florian Henckel von Donnersmarck.
- Herrialdea: Alemania.
- Iraupena: 144 minutu.
- Antzezleak: Martina Gedeck (Christina-Maria Sieland), Ulrich Mühe (Gerd Wiesler kapitaina ), Sebastian Koch (Georg Dreyman), Ulrich Tukur (Anton Grubitz teniente koronela), Thomas Thieme (Bruno Hempf), Hans-Uwe Bauer (Paul Hauser), Volkmar Kleinert (Albert Jerska), Matthias Brenner (Karl Wallner), Herbert Knaup (Gregor Hessenstein).
- Musikea: Gabriel Yared eta Stéphane Moucha.
- Argazkia: Hagen Bogdanski.
- Muntaia: Patricia Rommel.
- Zuzendaritza artistikoa: Silke Buhr.
- Jantziak: Gabriele Binder.
Gerd Weisler kapitaina Polizia sekretuko ofiziala da Alemaniako Errepublika Demokratikoko erregimen komunistan. Idazle ospetsu eta aktore ezagun bat zelatetea agindu deutsie orain, eta eginbehar horrek hasikera batean pentsau baino askoz be gehiago eragingo deutso kapitainaren bizitzeari.
Honako hau espantu eta larregikeria dramatiko barik aurkezten jakun film interesgarri eta sendoa dogu. Filmean errealidade kolorebako, absurdo eta grisa agiri da, zuzendariak deskribidu gura izan dauenaren parekoa. Kontakizun honetan hainbat gai jorratzen dira, gehienak oso jakingarriak, baina batez be jente on, fidel eta zintzoaren jokabidearen ganean egiten da berba, ideologia, interes eta balorazino moraletatik harantzago. Ganera, gidoia indartsua da eta erritmoa, barea izanagaitik be, ez dau inor abroziduten, pelikulea ederto urruntzen dalako halangoetan behin baino gehiagotan ohikoak diran diskurtso kantsagarri eta astunetatik. Istorioa eraz eta ganoraz planifikau dabe eta igarri egiten da. Beharbada, lar neurritsua begintanduko jatzue, lar hotza, baina, estereotipoak estereotipo, alemanak be nahiko soilak dira, euren antzezpen lanek ederto erakusten dabenez.
Bestalde, 'Das leben der anderen' aukeratua izan da ingelez eginda ez dagoan filmik onenaren Oscar saria irabazteko eta, filma ikusita, argi dago ez dana kasualidadea, ez dana ideologia kontua. Laburbilduz, film sendoa eta ona.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!