Die weisse Massai

Joseba Terreros 2007-01-31 01:00   Zinema kritikak

Film honek kritika onak jadetsi ditu Alemanian eta ikusle ugari hurreratu dira zinema aretoetara, kontakizun honetaz gozetako asmotan. Edozelan be, paisajeen edertasuna eta sentimentuen indarra gorabehera, pelikuleak ez dau aparteko ezer eskaintzen, ez gauza barririk, behinik behin.

- Zuzendaria: Hermine Huntgeburth.
- Herrialdea: Alemania.
- Iraupena: 131 minutu.
- Antzezleak: Nina Hoss (Carola), Jacky Ido (Lemalian), Katja Flint (Elisabeth), Nino Prester (aita Bernardo), Janek Rieke (Stefan).
- Gidoia: Johannes W. Betz; Corinne Hofmann-en kontakizun autobiografikoan oinarrituta.
- Musikea: Niki Reiser.
- Argazkia: Martin Langer.
- Muntaia: Eva Schnare.
- Diseinua: Susann Bieling eta Uwe Szielasko.
- Jantziak: Maria Dimler.

Carola oporretan egon da Kenyan eta, etxera bueltau aginean dagoala, Samburu Lemalian gerlari kenyarragaz maiteminduko da. Ondorioz, etxerako bueltea bertan behera itxi eta herrialde osoa zeharkatuko dau bere maitearen bila. Bidaia horretan, Elisabethen lagun egingo da eta Barsaloira, Lemalianen tribuaren herrira, helduko da, Afrikan bizimodu barri bati ekiteko. Aldaketa horrek desafio gogorra ekarriko deutso Carolari.

Ezin ukatu daiteke Afrikak opesten dituan paisajeen sorta zabal eta amaituezinak edozein pelikula egiteko eszenatokirik onenetarikoak dirana. Zinemagintzearen lehenengo hamarkadetan lurralde ezezagun hau abentura filmak grabetako lekurik gogokoenetarikoa izan zan, baina, Afrikako gomutak film gogoangarriaren ostean, maitasun bizietarako ezinbesteko eremu bihurtu dala esan leiteke.

Die weisse Massai filma era horretako istorioa da. Carola lehen ikusian maiteminduko da Samburu Lemalian gerlariagaz. Ez dauka zerikusirik protagonisteak orain arte ezaguturiko gizonakaz, baina beraren ondoan jarraitzearren, Carolak dan-dana itxiko dau: mutil laguna, Suitzako erosotasunak, bizimodu lasaia... Film honek kritika onak jadetsi ditu Alemanian eta ikusle ugari hurreratu dira zinema aretoetara, kontakizun honetaz gozetako asmotan. Edozelan be, paisajeen edertasuna eta sentimentuen indarra gorabehera, pelikuleak ez dau aparteko ezer eskaintzen, ez gauza barririk, behinik behin.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu