Štěstí

Joseba Terreros 2006-09-11 02:00   Zinema kritikak

Film hunkigarria da, maitasun, bildur, deserrotze, fantasia eta zoramenen ganean egiten dauena berba. Kontakizunean apurka-apurka sartzen gaituen bilbeak film bikainen ezaugarrietariko bat dauka: ikus-entzuleak konturatu barik istorioan bete-betean sartzea.

Breakfast on Pluto

Joseba Terreros 2006-09-08 02:00   Zinema kritikak

Breakfast on Pluto noraezean dabilen filma da. Istorioan nortasun sexualaren eta Irlandako indarkeriaren inguruko gai interesgarriak jorratuagaitik be, pelikulea sinisgatx agiri da, indarge.

Alatriste

Joseba Terreros 2006-09-05 02:00   Zinema kritikak

Alatristeren ganeko liburuak irakurri dabezanei interesauko jakena jakin arren, hemen ez gara eztabaidatzen hasiko film hau zelan egokitzen jaken jatorrizko liburuei; hori bai, ez dago dudarik pelikula honetako argumentuak sinisgarritasuna daukana.

Kebab connection

Joseba Terreros 2006-09-04 02:00   Zinema kritikak

Komedia barregarri honetan aspaldiko zuztarrak, orainaldi multietnikoak eta etorkizun aurreikusiezinak nahastetan dira, baina Kebab Connection-ek, batez be, barre egiteko aukerea opesten dau.

La noche de los girasoles

Joseba Terreros 2006-08-31 02:00   Zinema kritikak

Thriller honetako ardatza arrazoi bako indarkeria da, tramako personaia nagusi guztien barri emoteko erabilitako ataletan modu batera edo bestera azaltzen dana.

Barikuan Alatriste kapitaina erasora

Joseba Terreros 2006-08-29 02:00   Barriak

Honako hau orain arte Espainiako zinemagintzearen historiako filmik karuena izan da eta Arturo Pérez-Reverteren literatur bilduma entzutetsuaren debut zinematografikoa izango da.

Man push cart

Joseba Terreros 2006-08-24 02:00   Zinema kritikak

Gurdi eroangarri baten barruan kafea saltzen dauen gizonezkoaren ganeko 'Man push cart' film honetan eguneroko bizitzearen arruntasuna agiri da biloz-bilozik, narrutsik.

El Próximo Oriente

Joseba Terreros 2006-08-23 02:00   Zinema kritikak

El Próximo Oriente pelikula eraginkor eta interesgarria da, gaurkotasun handiko gai bateri oratzeko doea daukana; ganera, umore ikuturik mamitsuenetariko batzuk arraza eta etnien arteko txarto-ulertuetatik ataraten ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Pirates of the Caribbean: Dead Man's Chest

Joseba Terreros 2006-08-18 02:00

Filma ezpata igeskorren, oztopo sinisgatxen eta burrukarako zirku tokien jarraipen amaituezin eta kantsagarria da. Abentura pelikula batez gozetako aukerea galarazo deuskue, datorren urtean oraingoaren amaierea ikusteko amua iruntsi daigun.

Bilboko Mikeldi zinema aretoak itxita behin betiko

Joseba Terreros 2006-08-16 02:00

Persianea ezustean itxi eben abuztuaren 1ean. Zinemagintzako krisialdiaren ganean sarri berba egiten dan arren, inork ez eban pentsetan Mikeldi zinema aretoak itxiko ebezanik, are gitxiago areto honeen lau gelak eta erdiko kokapena -Urkixo zumardian, Indautxuko metro geltokiaren ondo-ondoan- kontuan hartuta.

Poseidon

Joseba Terreros 2006-08-11 02:00   Zinema kritikak

Filmak transatlantiko bateko hainbat bidaiariren odisearen barri emoten deusku, ezusteko olatu erraldoi batek albo batean jo eta ontzia ahoz behera geratu ostean.

Sommer vorm balkon

Joseba Terreros 2006-08-08 02:00

Uda sasoi polita Berlinen. Katrin eta Nike sortaldeko Berlingo etxe zahar batean bizi dira. Nikeren etxebizitzeak balkoi ikusgarria dauka; bertan, lantzean-lantzean Katrinek eta Nikek gau osoa emoten dabe berbetan.

Filmak gidoirik onenaren saria jaso eban Donostiako igazko zinemaldian.

En la cama

Joseba Terreros 2006-08-04 02:00

Gazte ezezagun bik (Bruno eta Daniela) motel bateko ohean egun bateko sexu hartu-emon klandestinoak eukiteko erabagia hartu dabe.

Txileko pelikula gazi-gozo honek ez leuke esku hutsik joan behar gure zinema aretoetatik, sano egitura sinplea eukiteagaitik be, distira handiko uneak eskaintzeko gauza dalako.

Lord of war

Joseba Terreros 2006-07-28 02:00

Filma abenturen eta ekintzen istorio bat da, armagintzearen nazinoarteko merkaduaren mundua arakatzen dauena. Pelikulan gerra hotzaren ondorio nahiko ezezagun baten gaia jorratzen da: lehengo estadu sobietarretan eskuragarri eta salgai iminitako armen kopuru ikaragarria.

The sentinel

Joseba Terreros 2006-07-26 02:00

Izen handiko izar bi eta telebistan oraintsu arrakasta handia jadetsi daben beste antzezle bi. Ikus-entzuleak atezuan euki gura dauzan istorio bizia. Horreetxek dira “The sentinel” honen ezaugarririk erakargarrienak eta, egia esan, filmak ez dau askoz be gehiago eskaintzen.

Anthony Zimmer

Joseba Terreros 2006-07-19 02:00   Zinema kritikak

Thriller arin baina interesgarri eta zirraragarri honen egiturearen ganetik hegaz egingo dauen itaun bat azalduko da film osoan: nor da Anthony Zimmer?

Superman returns

Joseba Terreros 2006-07-14 02:00   Zinema kritikak

Burdinazko gizonaren berragerpena ezin izan da makalagoa izan, pelikula hau gogaikarri, gazbako eta indargea da eta.

Peindre ou faire l'amour

Joseba Terreros 2006-07-11 02:00   Zinema kritikak

Honako hau Frantzian gustoko dabezan komedia geldo eta lasai horreetariko bat da, sentsualidadearen eta natur atseginen birraurkikuntzearen ganean berba egiten dauena.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

La educación de las hadas

Joseba Terreros 2006-07-07 02:00   Zinema kritikak

Film honetan, egunerokotasunaren azpian isurtzen diran misterioetan, sentimentuen kontraesanetan, guraso eta seme-alaben arteko hartu-emonetan eta fantasiari zabaldutako hezkuntzan sakondu gura izan dabe.

La bicicleta

Joseba Terreros 2006-07-05 02:00   Zinema kritikak

La bicicleta abileziaz, maitasunez eta asmamenaz atondutako film apal baizen interesgarria da. Beharbada, sinple eta xumeegi agertzen jaku, pelikuleari gurata ezarritako demaseko baikortasuna dala eta.