Kebab connection

Joseba Terreros 2006-09-04 02:00   Zinema kritikak

Komedia barregarri honetan aspaldiko zuztarrak, orainaldi multietnikoak eta etorkizun aurreikusiezinak nahastetan dira, baina Kebab Connection-ek, batez be, barre egiteko aukerea opesten dau.

- Zuzendaria: Anno Saul.
- Herrialdea: Alemania.
- Iraupena: 96 minutu.
- Antzezleak: Denis Moschitto (Ibo), Nora Tschirner (Titzi), Güven Kirac (Mehmet), Hasan Ali Mete (Ahmet osabea), Adnan Maral (Kirianis), Adam Bousdoukos (Valid), Cem Akin (Altan), Nursel Köse (Hatice), Tatiana Velimerov (Stella), eta Fahri Ogün Yardim (Lefty).
- Gidoia: Fatih Akin, Ruth Toma, Jan Berger eta Anno Saul; Ralph Schwingel-en argumentu batean oinarrituta.
- Musikea: Marcel Barsotti.
- Argazkia: Hannes Hubach.
- Muntaia: Tobias Haas.
- Diseinua: Ulrika Andersson.
- Jantziak: Katrin Aschendorf.

Kebab connection filman ikusiko dozue turkiar jatorriko gazte batek Alemaniako lehenengo Kun-fu pelikulea egin gura dauela. Horri ekin baino lehenago, ostera, osabeak bere dönner-kebab jatetxearen iragarkia egiteko aukerea emon eta hari esker itzelezko arrakastea jadetsiko dau. Baina, emaztegaiak, antzerki klasikoko aktore aleman batek, ezusteko ederra emongo deutso zuzendari hasibarriari, umedun dagoala esatean.

Komedia barregarri honetan aspaldiko zuztarrak, orainaldi multietnikoak eta etorkizun aurreikusiezinak nahastetan dira, baina Kebab Connection-ek, batez be, barre egiteko aukerea opesten dau. Istorioa Alemanian kokatuta dago eta inmigrazinoaren auziaren ganeko adikune atsegina eskaintzen dau, ironia fin batek lagunduta. Herrialde germaniarrean hain ugaria dan turkiarren komunidadea umore handiz irudikatzen dau, bai eta alemanen aurreritxiak be. Bien bitartean, Kun-fu film bat egiteko ideia absurdoa eta maitasun istorio bat agiri dira, koktel interesgarri hau osotu guran. Unekada batzuetan nahiko burubakoa begitanduko jatzue, baina gustora ikusi ez eze barre algara batzuk be egingo dozuez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu