The sentinel

Joseba Terreros 2006-07-26 02:00

Izen handiko izar bi eta telebistan oraintsu arrakasta handia jadetsi daben beste antzezle bi. Ikus-entzuleak atezuan euki gura dauzan istorio bizia. Horreetxek dira “The sentinel” honen ezaugarririk erakargarrienak eta, egia esan, filmak ez dau askoz be gehiago eskaintzen.

- Zuzendaria:Clark Johnson.
- Herrialdea:AEB.
- Iraupena:108 minutu.
- Antzezleak:Michael Douglas (Pete Garrison), Kiefer Sutherland (David Breckinridge), Eva Longoria (Jill Marin), Kim Basinger (Sarah Ballentine), Martin Donovan (William Montrose), Ritchie Coster, David Rasche (Ballentine), Kristin Lehman (Cindy Breckinridge), Raynor Scheine (Walter), Chuck Shamata (Overbrook).
- Gidoia:George Nolfi; Gerald Petievich-en nobelan oinarrituta.
- Musikea: Christophe Beck.
- Argazkia:Gabriel Beristain.
- Muntaia:Cindy Mollo.
- Ekoizpen diseinua:Andrew McAlpine.
- Jantziak:Ellen Mirojnick.

Pete Garrison (Michael Douglas) Estadu Batuetako zerbitzu sekretuko agente prestigiotsua da. Larogeiko hamarkadan Reagan-en bizitzea salbau eban, tiro sorta ikaragarri baten aurrean parauta. Hogei urte igaro ostean, presidentearen emaztearen bizkartzain burua da. Egitura hierarkikoez, planez, errepidez, izen zifratuez eta prozedurez jositako mundu batean bizi da. Uniberso berezi baizen erakargarria. Baina, handik gitxira dan-dana arrakalatzen hasiko dala emoten dau. Estadu Batuetako presidentea hilteko konplota abian dago eta zerbitzu sekretuaren barruan traidore bat dago.

Izen handiko izar bi eta telebistan oraintsu arrakasta handia jadetsi daben beste antzezle bi. Ikus-entzuleak atezuan euki gura dauzan istorio bizia. Horreetxek dira “The sentinel” honen ezaugarririk erakargarrienak eta, egia esan, filmak ez dau askoz be gehiago eskaintzen.

Narrazinoaren erritmoari eta ikusgarritasunari erreparauta, zuzendariak lan bikaina egin dauela esan daiteke, irudi zoragarriak eta une sutsuak pantailaratzeko gauza izan dalako, baina horren oihartzuna ez da topetan ez gidoi eskasean ez argumentu makalean. Hau da, filma ondo be ondo planifikauta dago, baina ez dauka hasikera batean proposaturikoa hezurmamitzeko indarrik. Alde horretatik, erdi bidean geratzen da, inora ailegau ezinik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu