En la cama

Joseba Terreros 2006-08-04 02:00

Gazte ezezagun bik (Bruno eta Daniela) motel bateko ohean egun bateko sexu hartu-emon klandestinoak eukiteko erabagia hartu dabe.

Txileko pelikula gazi-gozo honek ez leuke esku hutsik joan behar gure zinema aretoetatik, sano egitura sinplea eukiteagaitik be, distira handiko uneak eskaintzeko gauza dalako.

- Zuzendaria: Matías Bize.
- Herrialdeak: Txile eta Alemania.
- Iraupena: 85 minutu.
- Antzezleak: Blanca Lewin (Daniela) eta Gonzalo Valenzuela (Bruno).
- Gidoia: Julio Rojas.
- Ekoizpena: Adrián Solar eta Christoph Meyer-Wiel.
- Musikea: Diego Fontecilla.
- Argazkia: Cristián Castro eta Gabriel Díaz.
- Muntaia: Paula Talloni.
- Zuzendaritza artistikoa: Constanza Meza-Lopehandía eta Mercedes Marambio.

Gazte ezezagun bik (Bruno eta Daniela) motel bateko ohean egun bateko sexu hartu-emon klandestinoak eukiteko erabagia hartu dabe. Badakie ez dabena ostera be alkar ikusiko. Apurka-apurka euren iragan eta intimidadearen inguruan hasiko dira berba egiten. Alkarregaz biziteko eginak dagozala emoten dau. Bien arteko maitasunak euren bizitzearen norabidea aldatu leike.

Txileko pelikula gazi-gozo honek ez leuke esku hutsik joan behar gure zinema aretoetatik, sano egitura sinplea eukiteagaitik be, distira handiko uneak eskaintzeko gauza dalako. Filma nahiko esperimentaltzat hartu geinke. Hasteko eta behin, leku txiki eta mugatu batean, hotel merke bateko gela batean, topauko dogu geure burua eta bertan personaia bi besterik ez: ezagutu barri dan eta motel batean alkarregaz sexu saio bizia eukitea erabagi dauen bikote bat, Daniela eta Bruno. Filmak behar dauen gauza bakarra zera da: kutxa bat preserbatibo eta ezin hobeto atondutako gidoi burutsu eta ona.

‘En la cama’ espiritu garbitzailea dauka, guztion kontzientziak, asmoak, ezintasunak, mugak eta itxaropenak irudikatzeko eta astintzeko indarra daukalako; egiazkotasun, bizitasun eta intimidadearen arteko nahasketa lan bikaina da, antzezle bien jardunak eta alkarrizketa zoragarriek ederto lagunduta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu