Poseidon

Joseba Terreros 2006-08-11 02:00   Zinema kritikak

Filmak transatlantiko bateko hainbat bidaiariren odisearen barri emoten deusku, ezusteko olatu erraldoi batek albo batean jo eta ontzia ahoz behera geratu ostean.

- Zuzendaria: Wolfgang Petersen.
- Herrialdea: AEB.
- Iraupena: 99 minutu.
- Antzezleak : Kurt Russell (Robert Ramsey), Josh Lucas (Dylan Johns), Richard Dreyfuss (Richard Nelson), Jacinda Barrett (Maggie James), Emmy Rossum (Jennifer Ramsey), Mike Vogel (Christian), Mia Maestro (Elena), Jimmy Bennett (Conor James), Andre Braugher (Capitán Bradford), Freddy Rodríguez (Valentin), Kevin Dillon (Lucky Larry), Stacy Ferguson (Gloria).
- Gidoia: Mark Protosevich; Paul Gallico-ren nobelan oinarrituta.
- Musikea: Klaus Badelt.
- Argazkia : John Seale.
- Muntaia: Peter Honess.
- Ekoizpenaren diseinua : William Sandell.
- Jantziak : Erica Edell Phillips.

‘Poseidon’ filmak transatlantiko bateko hainbat bidaiariren odisearen barri emoten deusku, ezusteko olatu erraldoi batek albo batean jo eta ontzia ahoz behera geratu ostean. Persona horreek ontziaren goialdera ailegetan ahaleginduko dira, gilara hatan be. Horretarako, makina bat oztopo gainditu behar izango dabe. Jakina danez, ganerako bidaiariak bape interesgarriak ez diran ezkero, jantza aretoan geratuko dira kapitainagaz batera, sekula heltzen ez dan erreskate baten begira.

Seguru antzean zuzendaria gidoiaren agiriko hutsuneen jakinaren ganean egon da eta, ondorioz, pelikula mueta honeetan beti topau ohi dogun sarrera gogaikarria kentzeko erabagia hartu dau, ikus-entzuleak hasikera batetik Hollywoodeko eten bako ekintzen ikuskizun tipikoan bete-betean sartuz. Horreri esker, istorioari erritmo bizia emotea jadetsi dau, ikus-entzuleak larregi abrozidu ez eta filmaren azalkeriaren ganean itaun asko egin ez daien.

Edozelan be, filma personaia ganorabakoz eta alkarrizketa bakun nahiz hutsalez josita dago eta ez dau aparteko ezer opesten. Hori bai, efektu bereziak ikusgarriak diraeta hainbat eszena zirraragarriak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu