Breakfast on Pluto
2006-09-08 02:00 Zinema kritikakBreakfast on Pluto noraezean dabilen filma da. Istorioan nortasun sexualaren eta Irlandako indarkeriaren inguruko gai interesgarriak jorratuagaitik be, pelikulea sinisgatx agiri da, indarge.
- Zuzendaria: Neil Jordan.
- Herrialdeak: Irlanda eta Erresuma Batua.
- Iraupena: 135 minutu.
- Antzezleak: Cillian Murphy (Patrick 'Kitten' Braden), Liam Neeson (Padre Bernard), Ruth Negga (Charlie), Laurence Kinlan (Irwin), Stephen Rea (Bertie), Brendan Gleeson (Bulgaria osabea), Connor McEvoy (Patrick, umea), Gavin Friday (Billy Hatchet), Ian Hart (P.C. Wallis), Eva Birthistle (Eily Bergin) eta Ruth McCabe (Ma Braden).
- Gidoia: Neil Jordan eta Patrick McCabe; Patrick McCabe-ren Breakfast on Pluto nobelan oinarrituta.
- Argazkia: Declan Quinn.
- Muntaia: Tony Lawson.
- Diseinua: Tom Conroy.
- Jantziak: Eimer Ni Mhaoldomhnaigh.
Londres, 70eko hamarkadearen erdian. Gazte eder eta modernoa kalean barrena doa, gurdi bateri bultza eginez. Obra bateko beharginek aldarri eta txistu egiten deutsie, baina bera ez da isilik geratzen diran horreetarikoa eta garratz erantzuten dakiana erakusten dau. Patrick 'Kitten' Braden-en istorioa askoz lehenago hasi zan, ondoko herrialdean, Irlandan, hogei urte inguru atzerago.
Breakfast on Pluto noraezean dabilen filma da. Istorioan nortasun sexualaren eta Irlandako indarkeriaren inguruko gai interesgarriak jorratuagaitik be, pelikulea sinisgatx agiri da, indarge. Apaingarri ederrak euki badaukaz, esate baterako soinu bandea eta girotze lana, baina pelikulearen horma nagusiak arrakalatuta dagoz. Filma aztertzen hasi ezkero, ez dago garrantzitsuena sinisterik: istorioa eta personaia. Pasarte dramatikoak be guzurrezkoak dirala emoten dau eta musika saioek, lagundu beharrean, ikus-entzuleak are gehiago urruntzen dabez filmaren haritik. Kontakizunak, zoritxarrez, ezin estaldu daitekean hutsune eta zulo handiegia dauka muinean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!