Charlie Wilson's war
2008-02-29 12:11 Zinema kritikakFilm honek hiru birtute handi ditu: batetik, umore garratz eta lotsabakoz zipriztindutako narrazino ausarta; bestetik, isilpeko mezua, kontzientziatzen ahalegintzen dana sermoirik bota barik; eta, azkenik, antzezle talde bikaina.
Los crimenes de Oxford
2008-02-22 10:32 Zinema kritikakÁlex de la Iglesiaren film honek hasikera sendoa dauka eta personaia nagusien aurkezpena ona da. Hala eta guztiz be, kontakizunak aurrera egin ahala, interesa galdu eta beheraldi horretatik urten gura dauenerako beluegi da.
4 luni, 3 saptamani si 2 zile
2008-02-06 11:33 Zinema kritikakFilm honetan, zuzendariak gizarte eta giro latza irudikatzen ditu, Ceauşescu-ren diktadurea jausi aurreko urtean ezkutuan abortetako erabagia hartu daben ikasle gazte biren inguruan.
This is England
2008-01-22 16:53 Zinema kritikakZuzendariak Ingalaterrako 'skinhead'-en mundua aurkeztuko deusku. Horretarako, pelikuleak azpimundu horretan sartu barri dan gaztetxu baten esperientzietan oinarritutako istorio xume bat erakusten dau. Gai hori nahiko jorratu da azken urteotako zinemagintzan eta filma aldez aurretik ikusi dogula emoten dau.
American gangster
2008-01-10 14:32 Zinema kritikakFilm honetan makina bat bitarteko erabili da, besteak beste gidoi ona, antzezle bikainak, girotze lan ederra… baina, kontuak kontu, ederto atondu eta egituratutako pelikula zuzen honek originaltasuna, ausardai eta erritmoa falta ditu.
Se, jie
2007-12-26 16:49 Zinema kritikakFilm interesgarri honetan era guztietako osogaiak topau geinkez: maitasuna, traizinoa, sedukzinoa, erotismoa, gerrea, politikea, handigurea eta botere gosea, baina batez be giza zirraren bidezidor oker baizen iluna.
Canciones de amor en Lolita´s Club
2007-12-14 11:09 Zinema kritikakMafiak, prostituzinoa, indarkeria, drogak, diru zuriketak… eta antzekoak agiri dira oso bizimodu desbardinak dituen anaia bikien istorio honetan. Pelikulea inora ailegetan ez diran zatiez eginda dago, kolore eta bizitasun bako collage txar baten antzera.
Once
2007-12-05 13:20 Zinema kritikakIstorio hau xume baizen apal agiri da, bilozik, ezelango apaingarri eta artifizio barik. Abiapuntu horretatik, pelikulan une distiratsu eta gogoangarriak azaltzen dira, eta guzti-guztietan live motif garrantzitsuena, duda barik, musikea da.
Molière
2007-11-30 15:37 Zinema kritikakIkusleek ezusteko handia hartuko dabe film honetara Frantziako dramaturgo handiaren lan eta ibilbidearen nondik norako zehatzak topau guran badoaz.
Lions for lambs
2007-11-23 15:04 Zinema kritikakRobert Redford handiak zuzendu dauen Lions for lambs film hau AEBetako kanpo politikeari eta sistemeari egindako kritika zorrotz eta sakon modura saldu gura izan deuskue. Baina, ez daigun geure burua engainau: pelikulea interesgarria da, baina ez ditu behin be kolokan iminten herrialde horretako gizarte egitureari eusten deutsien printzipioak.
Persepolis
2007-11-16 10:51 Zinema kritikakPersepolis filmak totalitarismoaren kritika zorrotza egiten dau, baina tragikotasun bako ikuspuntu personal ironiko baizen bizi batetik abiatuta. Ondo pasetako, gogoetea egiteko eta barre egiteko aukera mordoa emoten dau. Ez da gitxi, benetan.
Cassandra´s Dream
2007-11-09 13:50 Zinema kritikakWoody Allen Match Point-en moduko istorio bat atontzen ahalegindu da, baina film honek ez dauka ibilbiderik, astuna da, gogaikarria eta artifiziala, plastikozkoa.
Siete mesas (de billar frances)
2007-11-07 10:31 Zinema kritikakHasi eta atoan, pelikula batzuek atrapetan zaitue, beharbada personaien bizitzan arin sartzeko gauza zarala eta erraz be erraz ulertzen deutsezula pentsetan dozulako; ganera, kreditu tituluak agertukeran, indabarrituta eta bizkortuta urteten dozu zinema aretotik. Gracia Kerexetaren film hau horreetariko bat da.
Dialogue avec mon jardinier
2007-10-26 14:36 Zinema kritikakGidoiak, beraz, ikaragarrizko garrantzia dauka pelikula honetan, eta, egia esan, alkarrizketak benetakoak dirala emoten dau, burutsuak, ironia sutil eta zorrotz batez zipriztinduak eta zuzenak baizen zintzoak.
Eastern promises
2007-10-17 11:42 Zinema kritikakFilm ona da, interesgarria, ondo atondua, traizinoz, mesfidantzaz, inbidiaz eta ostendutako interesez ezin hobeto hornidua, baina gizatasunaren zipriztinak be azaltzen dituana.
Mataharis
2007-10-04 12:39 Zinema kritikakPelikula ona da, Bollaín-en ohiko ñabardura eta kutsuei jarraitzen deutsena; kontakizuna barriro be mundu femeninoari oso lotuta azaltzen jaku, gizarte gaiak albo batera itxi barik eta erabagi guztien konplexutasuna agirian iminita.
La carta esférica
2007-09-21 14:53 Zinema kritikakNobela honek izan eban arrakasteak duda barik segurtatzen dau film hau zinemara sarri hurreratzen diran ohiko ikusleen kinielan sartuko dala. Edozelan be, aretora bertaraturiko ikusleek berehala sumatuko dabe desengainua.
Live free or die hard
2007-09-14 02:00 Zinema kritikakArgumentua interesgarria da, gidoia ez da txarra eta efektu bereziak bikainak dira. Halako film guztiek izan behar leukien baina zoritxarrez sarri eskuratzen ez daben dohain handi bat dauka honako honek: ordu bian ikus-entzuleak entreteniduteko gauza izatea.
Caótica Ana
2007-09-07 02:00 Zinema kritikakCaótica Ana filma emakumezkoen boterearen aldeko aldarrikapen modura atonduta dago. Ez da txarra, baina ezin da sinistu eta urrun dago Medemek aurreko lanetan erabilitako sinbolismo fin eta burutsutik.
Surf's up
2007-08-27 02:00 Zinema kritikakPelikula honek estilo dokumental bati oratzen deutso narrazinoa bideratzeko tresna modura; horrek, hasikera batean, zelan edo halango freskotasuna emoten deutso, baina, filmak aurrera egin ahala, barrikuntza horren eragina apaltzen doa apurka-apurka, traba bihurtzeraino.