Cassandra´s Dream

Joseba Terreros 2007-11-09 13:50   Zinema kritikak

Woody Allen Match Point-en moduko istorio bat atontzen ahalegindu da, baina film honek ez dauka ibilbiderik, astuna da, gogaikarria eta artifiziala, plastikozkoa.

- Zuzendaria eta gidoia: Woody Allen.
- Herrialdea: Erresuma Batua.
- Iraupena: 108 minutu.
- Antzezleak: Ewan McGregor (Ian), Colin Farrell (Terry), Tom Wilkinson (Howard), Hayley Atwell (Angela), Sally Hawkins (Kate), John Benfield (padre), Clare Higgins (madre), Ashley Medekwe (Lucy).
- Musikea: Philip Glass.
- Argazkia: Vilmos Zsigmond.
- Muntaia: Alisa Lepselter.
- Diseinua: Maria Djurkovic.
- Jantziak: Jill Taylor.

Diruz oso ondo ibili ez arren, Ian eta Terry anaiek bigarren eskuko belaontzi bat erosiko dabe, astegoienetan erabilteko, eta Cassandra´s Dream izena iminiko deutsie. Ianek Londresera arrakastearen bila joan dan aktore gazte eta erakargarri bat (Angela) ezagutuko dau. Terryk, bestalde, arazoak daukaz jokoagaz, eta horrek urtenbide bako egoera batera eroango ditu biak.

Zinema aretora sartu baino lehen ez jatan ezelan be bururatuko, baina Woody Allen-en film hau ez dot bape gustoko izan. Ewan McGregor eta Colin Farrell Cassandra's Dream izeneko belaontzi txiki baizen gazbako batean hondoratu dira, Woody-k filmaren lemea abrozimentu larriaz egindako horma gogor baten kontra eroan dau eta.

Woody Allen Match Point-en moduko istorio bat atontzen ahalegindu da, baina film honek ez dauka ibilbiderik, astuna da, gogaikarria eta artifiziala, plastikozkoa. Ez dago klimaxik eta, giza moralidadearen ganean berba egin arren, ia ez dago tentsino emozionalik. Ez dau aurrera egiten eta, bien bitartean, pantaileari begira gagoz, ailegauko ez dan norabide aldaketa ikusgarri baten zain. Pare bat alkarrizketatan izandako txinparta batzuk gorabehera, pelikuleak ez dauka distirarik bape, gidoia kaskarra da, antzezpenak ganerako elementuen maila berekoak eta, ganera, amaierea erraz be erraz aurreikusi daiteke. Argi dago: batzuetan jenioek be egiten dabe huts.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu