Once

Joseba Terreros 2007-12-05 13:20   Zinema kritikak

Istorio hau xume baizen apal agiri da, bilozik, ezelango apaingarri eta artifizio barik. Abiapuntu horretatik, pelikulan une distiratsu eta gogoangarriak azaltzen dira, eta guzti-guztietan live motif garrantzitsuena, duda barik, musikea da.

- Zuzendari eta gidoilaria: John Carney.
- Herrialdea: Irlanda.
- Iraupena: 85 minutu.
- Antzezleak: Glen Hansard (mutila), Markéta Irglová (neskea), Hugh Walsh (Timmy), Gerry Hendrick (gitarra jolea), Alastair Foley (baxu jolea), Geoff Minogue (Eamon), Bill Hodnett (mutilaren aita), Danuse Ktrestova (neskearen ama), Mal Whyte (Bill), Niall Cleary (Bob).
- Musikea: Glen Hansard.
- Argazkia: Tim Fleming.
- Muntaia: Paul Mullen.
- Diseinua: Tamara Conboy.
- Jantziak: Tiziana Corvisieri.

Abeslari eta konpositore gazte batek Dublingo kaleetan joten ditu bere abestiak. Egunez kanta ezagunak interpretetan ditu, diru apur bat irabazteko; gauez, ostera, berak konposatutako lanak. Neska txekiar bat harrituta geldituko da abeslariaren trebezia ikustean.

Batzuen eretxiz, genero musikalak zentzun narratibo guztia galtzen dau, personaiak edozein eszenaren erdian eta aparteko arrazoi barik doinuak abesten edo joten hasten diranean. Film honetan antzeko zer edo zer pasetan da. Baina honako istorio hau xume baizen apal agiri da, bilozik, ezelango apaingarri eta artifizio barik. Abiapuntu horretatik, pelikulan une distiratsu eta gogoangarriak azaltzen dira, eta guzti-guztietan live motif garrantzitsuena, duda barik, musikea da.

Azken baten, kantak bakardadea, poza, frustrazinoak eta bestelako sentipen nahiz bizipenak transmitiduteko tresna bihurtzen dira. Eta hori guztiori bilgarri bizizale batean ikusi daiteke, bakardadea albo batera itxi gura daben personaia nagusi bien arteko erromantizismo laño batez estalduta. Horra hor pelikula apal honen arrakastearen sekretua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu