Slumdog Millionaire

Joseba Terreros 2009-03-27 14:45   Zinema kritikak

Slumdog millionaire guztiz bisuala da, koloretsua, ikusgarria. Istorioa garatzeko erabilitako leku eta dekoratuak itzelak dira, bakar batek be ez gaitu epel ixten, baina egia da irudi harrigarriok eten barik kateatzeak zelan edo holango betekadea eragiten deuskuna.

The curious case of Benjamin Button

Joseba Terreros 2009-03-06 13:31   Zinema kritikak

Film honetan emakumezko bat hil aginean azaltzen jaku, alboan alabearen laguntzinoa daukala. Atsoak beretzat oso garrantzitsua izan zan persona baten egunerokoa irakurteko eskatzen deutso, agure jaio baina ume hil zan persona batena. Testuaren orrialdeek aurrera egiten daben neurrian, Benjamin Button-en bizitzearen gorabeheren barri eukiko dogu.

Milk

Joseba Terreros 2009-02-02 10:34   Zinema kritikak

Film hau kutsu sozio-politikoko melodramearen lur basatsuetan sartuagaitik be, erraz ikusten da, arretaz eta gustora. Seguru asko, metrajearen unekada guztiei egiatasuna darielako.

Australia

Joseba Terreros 2009-01-16 14:26   Zinema kritikak

Ez dago esan beharrik Australia maitasun sutsu baten istorioa dana; filmaren kartelari begiratu bat emon eta segiduan dakigu bi protagonista nagusiak alkarregaz maiteminduko dirana.

Sólo quiero caminar

Joseba Terreros 2008-11-28 11:57   Zinema kritikak

Ikusgarritasun zipriztin batzuk kenduta, Sólo quiero caminar film ilun eta aldrebesa da. Gidoia ez da apartekoa eta, are okerragoa, ez da bape sinisgarria. Zuzendariak arin jokatu behar izan dau, eszenak alkarren atzean pilatuta kontakizunak aurrera egin daian, baina, ez dau asmau pelikuleari berezko atmosfera eta giroa emoten.

The women

Joseba Terreros 2008-11-14 12:24   Zinema kritikak

Azken batean, honako hau hutsik dagoen produktu industrial bat besterik ez da, etekin ederrak emon zituan Sex and the city-ren ildokoa, baina ha baizen hutsal eta azalekoa.

Happy-go-lucky

Joseba Terreros 2008-10-31 15:54   Zinema kritikak

Hau zoriontasuna lortzeko zailtasun eta erraztasunen ganean berba egiten dauen ipuin sinisgatx bat besterik ez da. Pelikulearen kutsu positibo eta barregarria behin eta barriz agiri da, ikusleak abrozidu eta gogaitzeraino.

Los girasoles ciegos

Joseba Terreros 2008-10-10 15:53   Zinema kritikak

Los Girasoles Ciegos film ausarta da; frankismoaren bortizkeriaren eta zantarkeriari gai arantzatsuari gogor oratzen deutso, erregimenaren hipokresia eta krudelkeria salatu guran, baina, zoritxarrez, ez daki asmo onak mamitzen.

The Argentine

Joseba Terreros 2008-09-12 14:15   Zinema kritikak

Aurreko astean estreinau zan Cheren bizitzearen ganean egindako film interesgarri hau. Egia esan, kontakizuna bost orduko pelikula modura filmau da, baina orain ikusgai daukaguna lehenengo zatia besterik ez da. Datu hau garrantzi handikoa da, ikusle asko amaiereagaz harritzen dira eta.

Emotional arithmetic

Joseba Terreros 2008-07-24 12:22   Zinema kritikak

Antzezleen lana zoragarria da eta euren jardunak, keinuek, erreakzinoek… sinisgarri bihurtzen dabe beste modu batera benetakotzat, egiatzat ezin jo geinkena. Ahaleginak ahalegin, zoritxarrez honako pelikulea bere labirintoan galdutako ekinaldia besterik ez da.

Sex and the city

Joseba Terreros 2008-07-18 12:22   Zinema kritikak

Dan-dana lar polita, lar artifiziala da. Gidoia sinple baino sinpleagoa da, alkarrizketek ez deuskue graziarik egiten eta, ganera, filmean dan-dana luzatzen da neurri barik. Modearen eta jantzi ikusgarrien miresleei baino ezin jake gomendatu.

Before the Devil knows you're dead

Joseba Terreros 2008-07-07 10:52   Zinema kritikak

Filmaren abiapuntua korapilatsua izan ez arren, lehenengo momentuetan hartzen dauen thriller itxurea nahiko engainagarria da. Izan be, filmaren ardatza personaia ustel eta galtzaileen ganeko istorio batean oinarritzen da.

Indiana Jones and the Kingdom of the Crystal Skull

Joseba Terreros 2008-06-13 14:24   Zinema kritikak

Azken aldion, mundu osoan 80ko hamarkadea behin eta barriz gogora ekarteko dagoan modeak Steven Spielberg zuhurrari be eragin deutso, antza danez. Spielberg-ek beti jakiten izan dau zeintzuk diran ikus-entzuleen gustoak eta nondik atara etekin ikaragarriak. Eta oraingoan be asmau dau.

A thousand years of good prayers

Joseba Terreros 2008-05-30 13:49   Zinema kritikak

Film honek urregorrizko maskorra irabazi eban Donostiako zinemaldian eta oraintsu ailegau jaku zine aretoetako pantaila handietara. Komunikazino faltearen ganeko alkarrizketatzat har daiteke, alkarrizketa zorrotz baizen zirraragarritzat.

Elegy

Joseba Terreros 2008-05-05 12:15   Zinema kritikak

Isabel Coixet-en filmografiak ikusleak erakarri ditu bere sentsibilidade poetikoari eta bizitzeak zauritutako pertsonaia urratu eta konplexuei esker. Ildo horretan, film honen benetako protagonistak irakasle heldu eta ikasle gazte baten arteko maitasun hartu-emonak dira.

Rendition

Joseba Terreros 2008-04-25 15:51   Zinema kritikak

Pelikulea ikusi eta gero, Traffic barria egiteko ahaleginetan jardun dabela emoten dau; kasu honetan, ostera, drogen gaiari oratu barik, terrorismoa hartu dabe ardatz. Dana dala, filmaren garpena motela eta hotza da, erritmo bakoa.

We own the night

Joseba Terreros 2008-04-18 12:02   Zinema kritikak

Beharbada pelikula honek daukan gauzarik onena giro ilun eta makurrak agertu eragiteko lanean egon da; argazkia lohia da, ugerra, eta horrek trafikante bihozbako eta krudelen ezaugarriei ederto laguntzen deutse.

Caramel

Joseba Terreros 2008-04-11 14:31   Zinema kritikak

Amodio eta, batez be, desamodiozko istorioak topetan ibilten diranei itzel gustauko jake. Hori bai, batzuei, beharbada, egoeren garraztasuna arintzeko erabilitako gozotasuna demasekoa begitanduko jake.

Die fälscher

Joseba Terreros 2008-04-01 13:02   Zinema kritikak

Film hau sano ezaguna ez dan benetako jazoera baten oinarrituta dago: naziek dirua faltsutzeko martxan imini eben Bernhard operazinoan. Pelikuleak atzerriko film onenaren Oscar saria jadetsi dau, eta, egia esan, gidoi on-ona eta erritmo egokia daukaz.

No country for old men

Joseba Terreros 2008-03-07 11:31   Zinema kritikak

Ez dot ulertzen zelan esan leiteken honako hauxe dala aurton estreinau dan filmik onena; izan be, nire eretxiz, Coendarren azken behar hau geldoa, astuna eta enpagugarria da. Laburbilduz, Tommy Lee Jones eta Javier Bardem-en antzezpen zoragarriak albo batera itxita, nire ustez, ez da saldu gura izan deuskuen baizen bikaina.