No country for old men
2008-03-07 11:31 Zinema kritikakEz dot ulertzen zelan esan leiteken honako hauxe dala aurton estreinau dan filmik onena; izan be, nire eretxiz, Coendarren azken behar hau geldoa, astuna eta enpagugarria da. Laburbilduz, Tommy Lee Jones eta Javier Bardem-en antzezpen zoragarriak albo batera itxita, nire ustez, ez da saldu gura izan deuskuen baizen bikaina.
- Zuzendariak: Ethan Coen eta Joel Coen.
- Herrialdea: AEB.
- Iraupena: 122 minutu.
- Antzezleak: Tommy Lee Jones (Bell sheriffa), Javier Bardem (Anton Chigurh), Josh Brolin (Llewelyn Moss), Woody Harrelson (Carson Wells), Garrett Dillahunt (Wendell agentea), Kelly Macdonald (Carla Jean Moss), Tess Harper (Loretta Bell).
- Gidoia: Joel Coen eta Ethan Coen; Cormac McCarthy-ren nobelan oinarrituta.
- Musikea: Carter Burwell.
- Argazkia: Roger Deakins.
- Muntaia: Roderick Jaynes.
- Diseinua: Jess Gonchor.
- Jantziak: Mary Zophres.
Llewelyn Mossek hainbat gorpu topau ditu kamioneta baten inguruan pilatuta. Ganera, ibilgailuaren atzeko aldean heroina eta miloe bi dolar dagozala ikusiko dau. Mossek dirua hartuko dau, eta igesean indarkeria nagusituko da. Bell sheriffak ezin izango dau gelditu eragin eta Mossek igesean jarraituko dau, besteak beste operazinoaren buru misteriotsua atzean daukala.
Egia esan, ezin esan daiteke Coen anaien azken film luzeak on-onak izan diranik; holan, Ladykillers eta Intolerable cruelty oso pelikula komertzialak izateaz ganera, hamar puntuko eskalan bost bat lortu eben justu-justu. Gustoak gusto, ez dot ulertzen zelan esan leiteken honako hauxe dala aurton estreinau dan filmik onena; izan be, nire eretxiz, Coendarren azken behar hau geldoa, astuna eta enpagugarria da; hori bai, itzelezko argazkigintzea dauka, antzezpenak bikainak dira eta kontakizuna eszenan iminteko modua be ez da txarra.
Era berean, film osoa ikusi eta gero, istorioa ez dala zarratzen emoten dau, bide erdian lotzen dala; nik, behinik behin, harantzago joateko aukerea egoalako sentsazinoagaz urten neban zine aretotik. Beharbada horren arrazoia zine independentearen eta komertzialaren artean jorratu daben bide lausoan egon leiteke. Bestalde, azkenengo minutuetan biribiltasuna falta jako, eta akaburengo zati hori ikusle batek baino gehiagok sinisgogor hartuko dauelakoa daukat. Laburbilduz, Tommy Lee Jones eta Javier Bardem-en antzezpen zoragarriak albo batera itxita, nire ustez, ez da saldu gura izan deuskuen baizen bikaina.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!