We own the night
2008-04-18 12:02 Zinema kritikakBeharbada pelikula honek daukan gauzarik onena giro ilun eta makurrak agertu eragiteko lanean egon da; argazkia lohia da, ugerra, eta horrek trafikante bihozbako eta krudelen ezaugarriei ederto laguntzen deutse.
- Zuzendari eta gidoilaria:James Gray.
- Herrialdea:AEB.
- Iraupena: 117 minutu.
- Antzezleak:Joaquin Phoenix (Bobby Green), Mark Wahlberg (Joseph Grusinsky), Eva Mendes (Amada Juárez), Robert Duvall (Burt Grusinsky), Tony Musante (Jack Shapiro), Antoni Corone (Michael Solo), Alex Veadov (Vadim Nezhinski), Moni Moshonov (Marat Buzhayev), Danny Hoch (Falsetti), Maggie Kiley (Sandra Grusinsky).
- Musikea: Wojciech Kilar.
- Argazkia:Joaquin Baca-Asay.
- Muntaia:John Axelrad.
- Diseinua:Ford Wheeler.
- Jantziak:Michael Clancy.
Nueva York. Droga barri bat bete-betean astintzen dabil uriko bazter guztiak; horregaz batera, inozko kriminalidaderik handiena daukie eta polizia horri erantzun ezinik dabil. Bobby Green mafioso errusiarrak sarritan joaten diran jantzaleku ezagun baten arduraduna da. Baina, inork ez dakian arren, Joseph Grusinsky-ren tenientearen anaia be bada.
Zuzendaria guztiz kontrajarriak eta aurkakoak diran bizimodu, mundu eta anaia bi marraztu ditu. Joseph-ek bizimodu antolatu eta familiartekoari eutsi deutso; egonkorra da eta nahiko esanekoa. Bobby, barriz, amoraltasun eta hedonismoaren irudi argia da; hezigatxa izan da beti eta sano indibidualistea.
Abiapuntua, beraz, kontrapuntu interesgarri horreetan egon eiteken, baina, zoritxarrez, filmaren sinisgarritasuna kolokan igarten dogu hasikera-hasikeratik. Ganera, personaien argazkia laua eta makal-makala da; lar eskematikoak eta hutsak dira. Bobby-ren bilakaerea be ez dauka zentzunezko azalpenik: arinkeriatik errotiko konpromisora pasetan da, tartean egon litekezan duda guztiak albo batera itxita. Antzekoa zer edo zer jazoten da Joseph apalagaz edo Vadim odoltsuagaz. Azken batean, indarbako personaiak agertzen jakuz, estereotipatuegiak eta, ondorioz, sendotasun bakoak.
Beharbada pelikula honek daukan gauzarik onena giro ilun eta makurrak agertu eragiteko lanean egon da; argazkia lohia da, ugerra, eta horrek trafikante bihozbako eta krudelen ezaugarriei ederto laguntzen deutse. Baina, filmeko argazki eta girotze behar ona ez da mendeku istorio honi indarra emoteko baizen eraginkorra.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!