The curious case of Benjamin Button
2009-03-06 13:31 Zinema kritikakFilm honetan emakumezko bat hil aginean azaltzen jaku, alboan alabearen laguntzinoa daukala. Atsoak beretzat oso garrantzitsua izan zan persona baten egunerokoa irakurteko eskatzen deutso, agure jaio baina ume hil zan persona batena. Testuaren orrialdeek aurrera egiten daben neurrian, Benjamin Button-en bizitzearen gorabeheren barri eukiko dogu.
- Zuzendaria:David Fincher.
- Herrialdea:AEB.
- Iraupena:166 minutu.
- Generoa: Drama erromantikoa.
- Antzezleak: Brad Pitt (Benjamin Button), Cate Blanchett (Daisy), Taraji P. Henson (Queenie), Julia Ormond (Caroline), Jason Flemyng (Thomas Button), Elias Koteas (Sr. Gateau), Tilda Swinton (Elizabeth Abbott), Jared Harris (Mike kapitaina), Elle Fanning (Daisy 6 urtegaz), Mahershalhashbaz Ali (Tizzy), Joeanna Sayler (Caroline Button).
- Gidoia:Eric Roth, F. Scott Fitzgerald-en kontakizun batean oinarrituta.
- Musikea: Alexandre Desplat.
- Argazkia:Claudio Miranda.
- Muntaia:Angus Wall y Kirk Baxter.
- Diseinua:Donald Graham Burt.
- Jantziak:Jacqueline West.
Film honetan emakumezko bat hil aginean azaltzen jaku, alboan alabearen laguntzinoa daukala. Atsoak beretzat oso garrantzitsua izan zan persona baten egunerokoa irakurteko eskatzen deutso, agure jaio baina ume hil zan persona batena, hatan be. Aitak egoitza batean itxi eban mundura ailegau eta, handik gitxira eta, denporeak aurrera egin ahala, zahartu beharrean gaztetzen joaten zan. Halanda ze, testuaren orrialdeek aurrera egiten daben neurrian, Benjamin Button-en bizitzearen gorabeheren barri eukiko dogu.
David Fincher zuzendariaren azken pelikula hau, lan fantastiko bat baino gehiago, bizitzearen ganeko hausnarketatzat har geinke. Desbardina sentidutea, amodioa, aurrera egiteko trabak, maite doguzan personak galtzea, heriotzea… gai horreetariko batzuk besterik ez dira.
Gidoia sendoa da, indartsua eta ezin hobeto laguntzen deutsie antzezleen behar onak; Brad Pitt-en jarduna bikaina da eta Cate Blanchett ez da atzean lotzen. Ganera, filmaren alderdi teknikoak landuta dagoz, ez hainbeste ikusleak liluratzeko, ezpada istorioaren zerbitzupean. Hori bai, metrajea lar luzea eta tarte batzuk errez be errez labur eitekezan. Horra hor lan honen akatsik agirikoena, unekada batzuetan erritmoa galdu eta zelan edo holango abrozimentua sortzen da-eta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!